Granada Errekatik Iturriotzera. Behin nahikoa!

Pagoeta eguna zenez Pagoetaren inguruan mugitu behar. Eta horixe egin genuen, Pagoeta inguratu.

Bagenekien egundoko aldapatzarra zegoela, baina Imamol ez da kokiltzen denetakoa eta nik aspalditik neukan ibilbide hori egiteko gogoa. Profila hauxe da:

granada errekarako profila

Erdibideko zuloa da gainditu beharreko koxka… Etumetatik granada errekarako jaitsiera beldurgarria da, karreterako bizikletarekin ez nintzen ausartu bizikleta gainean egiten. Zati bat oinez egin nuen, ez bainintzen bizikletaren frenoetaz (galgaz) gehiegi fidatzen. Bidea hormigoizkoa da eta ez dago egoera oso onean, hala ere Imamolek ederki egin zuen beherako bide osoa bere BTT zaharrean.

Jaitsieraren ondoren ura eran eta barratxo bat jan eta goranzkoari heldu genion. A zer aldapa!! Nire bizikletaren hirugarren platoa eta pinoi handia horrelako bideetarako prestatuta zeudela uste nuen, baina bai zera, burugogorkeriaz igo nuen aldapa. Beste burugogorrak nire atzetik egin zuen igoera, izan ere bere bizikleta bai, hori aldapak igotzeko prestatuta dago. Ez ordea abiadura neurtzen dion ordularia: 0 markatzen omen zion, nahiz eta jo eta ke eragin pedalei (4 km/h abiaduraren azpitik 0 markatzen du). Hiru kilometro inguruko igoera da, eta batezbesteko malda 14% ingurukoa dela uste dut. Hauetako batean gipuzkoa.net-eko baliabideekin aztertuko dut eta jarriko dut blogean…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Granada Errekatik Iturriotzera. Behin nahikoa!-ri

  1. egilea: Epiola

    Aupa Joseba,
    Ez zeate makalak! Granada errekatik behetik gora Iturriotz-era eta hanka lurrera bota gabe!

    Hori bai, errepideko bizikletarekin bide horietan sartzea…

    Eskuminak pamiliyai!

  2. egilea: ziztazale

    Aupa Epi,

    Ez dira hain errepide txarrak, eta nire bizikleta mundiala da. Beno, frenoak ez, baina dagoeneko nire burua ez da 19 urteko batena eta ez dut arriskurik hartzen…  Bide horretako okerrena aldapa da, baina bere aldekoa da trafikorik eza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude