Egilearen artxiboa: Imanol Gallego

‘Pelo malo’ izan da Sail Ofizialeko irabazlea

Txalo zaparrada batekin hasi da aurtengo iritsiera gala, eta musikaren laguntzarik gabe, boskote batek aurreskua abestu dute. Ondoren, Unax Ugalde eta Edurne Ormazabal izan dira galaren aurkezleak.

 

Azken gala hau kazetariontzako dibertigarriena izan ohi da. Kursaalean kazetari mordoxka batzuk batzen gara eta bertatik jarraitzen dugu galan gertatzen den guztia.

FOTO PRENTSA

Pisu pare bat gorago urduritasuna eta glamourra nagusi zen aretoa ez da guztiz bete, eta zenbait egunetan gertatu den bezala, nazioarteko izarren presentzia faltan sumatu dugu. Hori baina bigarren mailako kontua izan da, gaueko izarrak, saridunak izan batira.

GENERAL GALA

Palmares ofiziala askotarikoa izan den arren, ez gaitu guztiz ase eta zenbait sarirekin txaloez gainera, zenbait txistu ere entzun dira. Akaso gaueko anekdota onena Le Week-end taldekoek eman digute. Gizonezko aktore onenaren zilarrezko maskorra jasotzean saria lurrera erori da eta txalo nahiz barre artean jaso behar izan dute.

Eztabaida, taldetxoko komentario, barre eta pena apur batekin amaitu dugu aurtengo 61 Donostia Zinemaldia. Egia da aurreko urteko Zinemaldia baino kaskartxoagoa izan dela, baina Perla eta Zuzendari berriek oso kritika onak jaso dituzte.

Artikulu honen bukaeran palmares ofizial osoa duzue.

Zinema saria

Debagoienak ez du zorterik izan. Asier Altuna irribarretsu agertu zen Kursaaleko oholtza gainean, eta zenbait kazetarik Mireia Gabilondo esango zuela espero arren, ez da horrela gertatu. Azkenean Asier eta Amaia Merino anai-arreben Asier ETA biok-ek lortu du aurtengo Irizar saria.

Irabazlea film ausarta da. Egun batean Asier desagertu egingo da  ETAko kide egitea erabaki zuen-eta. Bi pertsonaien arteko elkarrizketa batean erabaki hori hartzera bultzatutako arrazoiak azaltzen saiatuko dira.  Filmak polemika eragin duen arren, Asier Merinok argi utzi du: “guk ez dugu polemikarik sortu, hori besteek egin dute”.

 

SOPRESA: Aurtengo urrezko maskorra, Pelo malok sariren bat lortuko zuela espero arren, urrezko saria oso kiniela gutxitan azaltzen zen.

ONA: Marian Alvarezen lana eta Quai d´Orsay-ren gidoia saritu izana. Askotan, horrenbeste lanen artean, onenak galdu egiten baitira.

TXARRA: Enemy sari gabe utzi izana injustizia handia iruditu zait. Film arraroa izan arren, egunak pasa ahala bere balioa hobeto ulertu dugu Zinemaldian.

P.D: Orain Miramar jauregiko festara joatea besterik ez zaigu geratzen. Sanferminetan esan ohi den bezala “GUTXIAGO FALTA DA”.

 

Aurtengo Sail Ofizialeko palmaresa

  • Film onenari Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat), Pelo malo (Venezuela, Peru eta Alemania)
  • Epaimahaiaren sari berezia: La herida (Espainia)

DIRECTOR

  • Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra: Fernando Eimbcke – Club Sandwich (Mexiko)

ACTRIZ

  • Emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra: Marian Alvarez – La herida (Espainia)

ACTOR

  • Gizonezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra: Jim Boradbent – Le Week-end (Erresuma Batua)

FOTOGRAFIA

  • Argazki onenaren epaimahaiaren saria: Canibal (Espainia, Errumania, Errusia eta Frantzia)
  • Gidoi onenari epaimahaiaren saria: Antonin Baudy,Christophe eta Bertrand Tavernier – Quai d´Orsay (Frantzia)

 

(Argazkiak: Haritz Dendategi)

Saridunen misterioa

Hugh Jackman Donostia Sariaren jabe da dagoeneko. Aktorea, esker oneko, hunkituta eta “Donostiarekin maiteminduta”, Zinemaldiaren ohorezko saria irabazi dutenen zerrenda prestigiotsuan sartu da. Jackman-ek, baina, gauean Zurichera bidea hartu du eta ordutik Donostia txutxu-mutxuen hiriburua da.

Edurne Ormazabalek aurkeztu zuen ekitaldia hasteko Donostia Sariaren aurreko irabazleak erakusten zituen bideo bat proiektatu zuten. Jarraian, Jackman “handietako bat, aktore aparta” dela aipatu zuen Ormazabalek eta ibilbide “zabal, distiratsu eta geldiezina” eraiki duela baieztatu zuen. Australiako aktoreak Zinemaldian eman dituen 20 ordu hauek harreman luze baten hasiera izateko itxaropena agertu zuten guztiek.

DONOSTI 1

Diego Lunari egokitu zitzaion saria ematea, eta honek, Jackmanek bere ibilibide osoan hartu dituen arriskuak goraipatzeko aprobetxatu zuen. Horrez gain, saria 44 urte dituela jaso izana positibotzat jo zuen mexikarrak, “zorionez aurretik ibilbide luzea daukala konturatzeko balio baitu”.

DONOSTI2

Hugh Jackman traje iluna eta alkandora urdina soinean agertu da bildutakoen aurrean, eta, txalo-zaparrada luzea isildutakoan, “arratsalde on” ozen batez agurtu ditu ikusleak. Bere familiak Espainia maite duela baina bere maitasuna, “gaurtik aurrera, sakonagoa” izango dela gaineratu zuen. “Aktore gisa, zaila da atzera begiratzea: beti izan behar da gauza berriak egiteko irrika. Baina hori egiteak nire aurretik sari hau zer-nolako jendeak irabazi duen gogoratzeko balio izan dit”, eta gaineratu zuen “oso harro” dagoela “gaur hemen Sidneyko, Australiako, ordezkari izatearren”. Lanean “bere alboan” izandakoei  eskerrak eman eta gero, Denis Villeneuve-ek gaur aurkeztu duen pelikularen zuzendariaren lana goraipatu zuen.
“Maite zaituztet” batekin agurtu baino lehen, saria berarentzat oso garrantzitsua dela esan zuen , “Donostia Saria eman zidaten gau hura”. Galaren irteera nahiz sarreran, Australiakoak bere umore ona erakutsi zuen eta oso atsegina izan zen. Hesiaren bestaldean pilatutakoak agurtzeaz gain, dozenaka sinadura eman zizkien.

Sail ofizialeko azken filma

Zinemaldiak azken egun hau film esanguratsu batekin amaitzeko ohitura dauka. Duela bi urte Intocable filmak Kursaala zutiarazi zuen. Aurten Helena Bonham Carter etortzekoa zenez, zeresan handia eman duen pelikula izan da The Young and Prodigious T.S. Spivet. Egia esateko, filma entretenigarria da, baina Bonham Carterrek huts egingo zuela jakin eta gero… Ikus-mina asko jaitsi zen.

FOTO TALDEA

Kursaaleko ikuslegoak ilusio handiarekin jantzi ditu 3Daz gozatzeko betaurrekoak, baina emozioak ez du luze iraun. Entretenigarria den arren, Zinemaldia itxiko duen film bati beste pausotxo bat eskatzen diogu. T.S. Spivet jeinu tankera duen gaztetxoa izango da, baina bere bizitza ez da borobila izango. Gabonetan estreinatzen diren film horietako bat izango da The Young and Prodigious T.S. Spivet. Entretenitagarria bai, zoragarria ez.  

 

Hasi dira sariak

Gehitukoak izan dira lehenak. Urtero egiten duten moduan Kur galeria aukeratu zuten Sebastiane saria nori emango zioten igartzeko. Sebastiane Latino eta Sebastiane sari-emate ekitaldia. José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria), Todd Haynes (Epaimahai Ofizialeko presidentea) eta Paul Julian Smith (Horizontes Latinos Epaimahaikidea) bertan egon ziren. 19:30ak inguru Gehituko epaimahaiak Dallas buyers club filma saritzen zuela iragarri zuen. Ihesak, bereziki 80. hamarkadan, egindako sarraskia salatzen den film honetan Jared Leto eta Matthew McConaughey aktoreen lana ezinhobea da. Zoritxarrez filma ez da hurrengo urtera arte estreinatuko.

FOTO SEBASTIANE

2000. urtean, Donostia Zinemaldiaren barruan gay eta lesbiana zinemarentzako saria sortzeko erabakia hartu zen. Asmo hori Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkartea den Gehituren baitan jaio zen. Helburua zera zen: 1987. urtetik Berlinaleko Teddy sariarekin egiten zen bezala, sari honek ere eduki homosexualeko filmei zinema-areto eta hedabideetan garrantzi eta oihartzun handiagoa izan zezaten laguntzea.

Prentsak saririk emateko aukerarik ez dugu arren, hemen zenbait komunikabideri eskatutako kiniela.

Info7/Zart aldizkaria

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, La herida.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier – Quai D`orsay.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez – La herida.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Cineol

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Fot those who can tell no tales.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez – La herida.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Lo que yo te diga

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Vivir es facil con  los ojos cerrados.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Denis Villeneuve.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo – Pelo Malo.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Goiena

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Enemy.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier – Quai D`orsay.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo – Pelo Malo.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.Quai D`orsay.

 

P.D: Gogoan izan epaimahaiak ez daukala zertan gure iritziarekin ados egon.

 

SORPRESA: Egia esan ez dakit ona edo txarra den, baina The Young and prodigious T.S. Spivet filmak, ez nau hunkitu. Azken proiekzio hauek emozio berezi bat izan ohi dute eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako pelikula honek ez nau guztiz konbentzitu.

ONA: Gaur edozein txokotan sortzen diren eztabaida taldeak ikaragarriak dira. Txutxu-mutxuak, kinielak… Gaur gaueko palmaresa igartzeko teknikak oso ugariak dira.

TXARRA: Gaur gauerako eguraldi txarra iragarri dute. Hortaz Miramar jauregiko festak izan ohi duen glamourra erdipurdikoa izango da.

 

(Argazkiak: Haritz Dendategi)

Hugh Jackman: “Zinemaldi hau Jackmandarren zinemaldia deitu beharko litzateke”

Australiako aktorea atzo iritsi zen Donostiara eta hemen 24 ordu baino ez ditu igaroko. Halere, orain arte erakutsi duen aldarte onarekin ikuslego, kritika eta prentsa guztia bereganatu ditu. Gaur goizean, gainera, bizikleta hartu eta Donostiako zenbait txoko bisitatu ditu.

 

Donostia eta Hugh Jackman elkar maitemindu dira. Atzo iritsi zen Donostiara eta jendeak ongi etorri beroa eman zion. Maria Cristina Hotelean ederto lo egin eta gero, goizean (bizkartzainen konpainiarekin) Denis Villeneuve zuzendariak Jackmani Donostia erakutsi dio. 8:30ean Kontxa, Zurriola… hiriburuko txokorik ezagunenak bisitatu dituzte. “Oso hiri ederra da, zenbait txokok Sydneyren antza dute”, zioen aktore australiarrak.

HUGH 1

Prentsaurrekoa apur bat atzeratu den arren, Jackman-ek berehala baretu gaitu. Umoretsu etorri da, eta hainbat txiste ere egin ditu. Azken urteetako prentsaurreko onenetako bat izan da. Edozein motako galderak erantzuteko prest agertu da. Oscar sariak aurkezteko proposamena jaso zueneko anekdota txiki bat ere gogoratu du “emazteari Oscarretako aurkezlearekin oheratuko zela esan nionean, berehala galdetu zuen: ‘Non dago Billy Cristal?’” kontatu du barre artean.

Donostia saria jasotzea ohore bat dela aipatu du arren, argi utzi du “pozik bizitzeko egiten dut lan, ez sariak eskuratzeko”. Argi dago, Zinemaldian ikusitakoaren ostean akats gutxiko gizona dela. Azken urteotan gainera, gizonezko sexy-enen kiniela guztietan egon ohi da: “Zer da munduko gizon sexy-ena izatea? 18 urte nituenean inork ez zidan horrelakorik esaten”.

Donostiara baina, ez da soilik sari bat jasotzera etorri. Denis Villeneuve zuzendari kanadarraren Prisoners aurkeztera ere etorri da.

FOTO PRISONERS

Keller Dover-ek, Hugh Jackman, aita baten amesgaiztorik okerrenari egin beharko dio aurre. Sei urteko alaba Anna, eta bere laguntxoa, Joy, desagertu egin dira, eta orduek aurrera egin ahala, izua nagusituko da. Etsita, egoera bere gain hartzea erabakiko du. Abiapuntua latza den arren, egoera korapilatu besterik ez da egingo. Thriller ilun hau oso ongi egina dago, bukaera aldera gidoiak hutsegite bat edo beste izan arren, oso gomendagarria da.  Jackman baina ez da aktore bakarra eta Jake Gyllenhaal, Maria Bello, Terrence Howard, Viola Davis edo ia ezagutezin azaltzen den Melissa Leo baten laguntzarekin tentsioan mantentzen zaitu. Ziur otsailean Oscar sarietarako izendapenen bat lortuko duela.

Sail ofiziala

Jokatu beharreko guztia mahaian dago. Donostia Zinemaldiko Sail ofizialean lehiatu diren film guztiak aurkeztuta, orain Todd Haynes buru duen nazioarteko epaimahaiari egokituko zaio sariak  ematea. Aurten epaimahaiak lan nekeza izango du, oso sail anitza izan dugu-eta. Euren emaitza bihar gauean Kursaalean egingo den gala iritsi arte sekretua izango da.

FOTO LA HERIDA

Lehiaketa amaitzeko, gaur goizean Fernando Franco zuzendariak La herida drama gordina aurkeztu eta gero. Filmak  Ana du protagonista, anbulantziak gidatzen dituen 30 urteko neska. Berak ez daki, baina mugako nortasun-nahasmendua du, eta horrek bere burua zauritzera eramaten du. Zuzendariak aipatu duenez, bere lehen ideia dokumental bat egitea zen, baina azkenean oso fikzio erreala egin du.

Erdipurdiko gidoi bat duenez pelikulak bere osotasunean ez luke saririk jaso beharko, baina Marian Alvarezek emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra eskuratzeko aukera handiak ditu. Euren papera bigarren mailako den arren, Ramon Agirre eta Ramon Barea aktore euskaldunek euren tokitxoa dute film honetan.

Bihar zenbait komunikabideri egindako kinielan argituko dira prentsaren filia eta fobiak.

(Argazkiak: Haritz Dendategi)

Hemen da Hugh Jackman

IMG_2402

Uste baino beranduxeago, baina etorri da; gauerdian iritsi da Donostiara. Jende ugari zuen itxaroten; egia esateko, jende asko gerturatu da hura ikusi eta agurtzera. Maria Cristina Hotelera iristeko metro batzuk falta zirenean, autotik jaitsi eta autografo ugari sinatu ditu. Ondoren, jendearekin argazki batzuk atera, prentsarako beste batzuk egin eta hotelera sartu da.

Gaurkoa, egubakoitza, estres handiko eguna izango du. Goizean elkarrizketak eskainiko ditu; eta 15:20ean prentsaurrekoa. Ostean etorriko da momentu handia: Donostia Saria jasoko du, 18:30ean Kursaalen egingo den ekitaldian.

Izar handien zain

Moises eta Israelgo herriak egin zuten bezala, gu ere desertuan barrean oinez goaz, izarren oasia aurkitu arte. Gauean iritsiko da Hugh Jackman Donostiara eta, gauerdia baino lehentxeago, jarraitzaile askoren garrasiek apurtuko dute Gipuzkoako hiriburuan ohiko isiltasuna.

Benetan gertatutako tragedia batean oinarritu da Atom Egoyan zuzendaria Devil´s Knot filma egiteko. 1993ko maiatzean 8 urte inguruko hiru mutiko etxetik atera ziren bizikletekin eta ez ziren etxera itzuli. Hurrengo egunean ibaian aurkitu zituzten hilda. Reese Whiterspoon eta Colin Firth ditu protagonista, eta oso txalotuak izan dira Kursaalen. Nire ustez, sail ofizialerako, pelikula komertzialegia da, eta une askotan Antena 3k zapatu arratsaldetan jartzen dituen thriller horien usaia dario.

Egoyanek berak azaldu duenez, filmari ekin zionean dokumentazio handiarekin egin zuen topo. Izan ere, kasu oso ezaguna da AEBetan, eta hainbat dokumental egin dira egun hartan gertatutakoaz. Epaiketan hiru gaztetxo kondenatu zituzten, satanismoarekin lotura zutelakoan eta haren ondorioz hiru haurrak hil zituztelakoan. Gerora, ordea, sententzia bera ere kolokan jarri duten froga ugari agertu dira.

Eguneko bigarren filmak iluntasun ukitu bat duen arren, ez da lehena bezalakoa. Kym Australiako turista bat da eta Balkanetan barrena barne bidaia bat egingo du. Hasieran turista soil bat den arren, Jugoslaviako gerrako gertakari batek bere norabidea zeharo aldatuko du.

For those who can tell no tales-ek gehienetan emakumeek gerra garaian jasaten dituzten tratu txarretan murgiltzen zaitu. Nabari da Jasmila Zbanic zinemagile bosniarrak bere herriaren historia ongi ezagutzen duela, eta horri esker orain arte erakutsi ez diguten ikuspuntu berri bat erakustea lortu du. Filma ez da oso borobila, baina Kym Vercoek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratzeko aukera asko ditu.

Perlak saila

Aurten hitz eder gehien jasotzen ari den saila perla atala da. Bertan, beste zinemaldi batzuetan aurkeztu diren filmak eskaintzen dituzte, eta aurten antolakuntzak egin duen aukeraketa azken urteotako onena izan da.

Dallas buyers club ikusteko antzoki zaharra txiki geratu zen eta, prentsako guztiok espero genuen bezala, filmak baino bere aktoreek eman dizkigute horretarako arrazoi gehien; Matthew McConaughey hiesa duen gizon bat da.

Zientzia fikzioa ez da inoiz nire genero gogokoena izan, baina About time oso bestelakoa da. Denboran salto egin dezakeen mutil baten bizitzan oinarritzen da, baina ez da bere dohain horretan zentratzen.

Efektu gutxirekin egindako filmak hausnarketarako tartea uzten dizu. Bigarren aukerei egindako film bat da baina, honelako pelikula askotan gertatzen ez den bezala, hemen akzio berri bakoitzak etorkizuna goitik behera aldatzen du. Lasai, laster egongo da-eta zinema aretoetan gidoi ona eta musika hobea dituen komedia hunkigarri hau.

Savage Cinema

Redbull edari etxeak Donostia Zinemaldiaren 61. ediziora akzio-kirolei buruzko munduko historia eta erronka handienetako batzuk ekarri ditu. Lehiazkoa ez den eta Red Bull Media House etxearekin batera antolaturiko saila, Savage Cinema, guztira sei filmek osatzen dute.

Gaur eguerdian hori promozionatzeko, eskalatzaile batek Kursaala eskalatu du eta jende asko gerturatu da Kursaaleko terrazetatik hori ikustera.

P.D.: Atzoko txutxu-mutxu ofizioso hura, ez da txutxu-mutxu izatetik pasa. Pena…

  • SORPRESA: Matthew McConaugheyren lana Dallas Buyers Club filmean izugarria eta Oscar usaina dario. Bere arerio bakarra film bereko Jared Leto izan daiteke, nire ustez; biek Oscar sarietarako izendapena lortuko dute.
  • ONA: Hugh Jackman gaur iritsiko da Donostiara. Parisen egun pare bat igaro ostean, 23:30ak aldera iritsiko da Zinemaldira.
  • TXARRA: Helena Bonham Carter amaierako galan aurkeztuko duten The Young and Prodigious T.S. Spivet filmera etortzekoa zen, baina, azkenean, ezin izan du Donostiako Zinemaldiaren gonbidapena onartu, agenda profesionalarekin lotutako kontuak direla-eta.

(Argazkiak: Haritz Dendategi).

Argazkiak: eguena, 26

(Argazkiak: Haritz Dendategi).