Mendizaletasuna. Militantzia. De Luca.
Ahuntzak haitzean dabiltza. Mendizaletasuna euskal ondaren inmaterial den honetan, gure iruditerian hain ondo finkatua euskal XX. mende luzean zehar, deigarria egiten da kode partekatuak dituen beste herrialde batetako, kasu honetan Italiako, testigantzak irakurtzea.
Espetxea eta mendia dira Erri de Lucaren Imposible nobelako (Seix Barral, 2020, Carlos Gumpertek itzulia) leit motive nagusiak. Euskal preso politiko batek idatzitako lana izan zitekeen lasai asko, etorri zaizkit pare bat obra burura, eta esango nuke De Luca goresten duen askok liburu txartzat lukeela iruzkintzen ari naizen obra hau egilearen abizena beste bat balitz. Alderdi politiko ezagun bat datorkit burura, ETA gaitzetsi eta FARC goresten zuena. Distantzia zer den, horra.
Epaile baten eta adinean sartutako erailketa baten susmagarria, militante politiko iraultzaile ohia, dira protagonistak. Egileak uztartzen ditu elkarrizketa luzeak, hor dago onena, Estatuko funtzionario eta militante zaharraren artean eta bakoitzaren posizionamendua ondo planteatzen dituelakoan nago. Tarteka susmagarriak, espetxeratu bihurtuko dena berandu baino lehen, gutun guztiz edulkoratuak idatziko dizkio maite duen emakumeari. Eta, harian, heriotza bati buruzko ikerketa, istripu izan edo erailketa, liburuan interesa mantentzen laguntzen duena.
El libro de un alpinista francés lleva por título Los conquistadores de lo inútil: este adjetivo tiene un valor para mí. En la vida económica en la que todo se calibra respecto a la partida doble dar/recibir, al interés y al beneficio, a las montañas, subirlas, escalarlas, es un esfuerzo bendecido por lo inútil. No es necesario, y no quiere serlo.
Trabajo y sigo trabajando en oficios manuales por cuenta ajena. Implican peligros obligatorios, éstos también contabilizados en las nóminas bajo el epígrafe <<complemento de peligrosidad>>. En la montaña asumo mis propios riesgos, libres de tareas impuestas, festivos y perfectamente inútiles.
De Lucak liburu bat eskaintzen dio bere gaztaroko militantziari, ulertzeko nola anaitasun-ahizpatasunak gidatu zituen hainbat gazteren jardunak duela bost hamarkada. Egun ulertzen gero eta zailagoa den zerbait, eta akaso, horregatik, gero eta xeheago azaldu beharrekoa.
Pingback: Mendimina | Sagasti Etxea