Tragedia. Dard. Beltz-beltza.
Poliglota larre motzekoon abantailetako bat da badakigula hitz batzuek indar handiagoa dutela hizkuntza batean besteetan baino. Katalanezko veritat, euskarazko more edota gaztelaniako montacargas berba kolosalak dira aipatu ditudan hizkuntzatan. Karga jasogailu ahularen parean montacargasa irudikatzen duzu altzairu trinkoz egina, zaharra baina bidean utziko ez zaituena eta koipe beltzez zikindutako botoi traketsez hornitua.
Halakoa irudikatzen dut nik Frédéric Darden El montacargas (Siruela 2019, Vanesa Garcíak itzulia) bikaineko aparatua. Nobela labur honetan kontatzen dira espetxetik atera berria den Albert Herbinen gabon gaueko ibilerak, bakardadean eta oinazean murgildua dena bere amagatiko doluan eta zoriak brasserie batean Dravet andrea eta bere alaba txikiarekin batzen dituena. Senak agintzen dionean Alberti ihes egiteko, joateko bere auzotik eta berak geratzea erabakitzen du badakizu tragediare osagai guztiak mahai gainean daudela. Liburuaren kontrazalean argitaletxekoek diote klasikoa dela, Simenonen romain durs-ak konbinatzen dituenak Célineren existentzialismotik. Nik ez dakit hala den Simenon ez baitut ezagutzen, baina bi kolpetan irakurri dut, benetan ederra iruditu zait eta duen fatalitate karga iman oso indartsua da orrialdeei pega-pega egoteko.
Albert gaizoa, z-rekin, Behe Nafarroan ahoskatzen duten lanturu doinuan, zer gertatuko ote zaizu. Honela hasten den liburu batean badakizu argia norberak jarri beharra duela.
¿Hasta qué edad se siente huérfano un hombre cuando pierde a su madre?
Al regresar, tras seis años de ausencia, al pequeño apartamento donde murió mamá, sentí como si alrededor del pecho, me hubieran puesto un inmenso nudo corredizo y lo hubieran estado apretando despiadadamente.
Me senté en la vieja butaca que ella siempre elegía para zurcir, cerca de la ventana, observé a mi alrededor aquel silencio, aquel olor y aquellos objetos que me aguardaban. El silencio y los olores existían con mayor ímpetu que el papel amarillento de las paredes.
Eta hala eta guztiz ere, biziki eskertuta nago Arrasateko Bibliotekako langileei, nobedadeen apalean nire begien parean halako harribitxiak jartzeagatik. Ze ona den norbaiten kriterioan duzun fedeak emaitza bikainak ematen dizkizunean.