Dixit

La escapa. Inkomunikazioa. Mesa.

*Testuak spoilerrak eduki ditzake, baita arrain trazak ere.

Mahai joko ederra da Dixit. Ingurukoak eta ez hain ingurukoak ezagutzeko beren-beregi egina, anbiguotasun eta tristuraz jositako kartak dira oinarri. Bakoitzak kontzeptu baten bueltan dituen irudietatik bat zergatik hautatu duen asmatu behar duzu. Hor hasten dira sorpresak, batentzat maitasuna dena bestearentzat esklabutzaren irudia denean.

Sara Mesaren Un amor nobela (Anagrama, 2020) Dixit nobela da. Ez bakarrik portadako ilustrazioak Jean Louis Roubirak eginiko marrazkien antza duelako, niretzat zeharo itsusia da portada, zer esango dizuet bada, baita anbiguotasun jokoa delako nobela bera. Naten heldutzea, lana supituki utzi duen itzultzailea da eta hegoalde indefinituko herri batean hartu du ostatu, eta guztion heldutzea korapilotsua dela kontatzen du. Bidean La Escapako herri hautseztatu eta miserableko, kuriosoa da nola pertsonaje batek dioen ez dela La Escapako inor bizi herrian, denak direla kanpotik joanak, giza galeria erakusten digu: Piter bidriera artisau eta ogi puska, Andreas “alemaniarra”, Rufina, dendako neska, Natek alokatua duen etxeko jabea…

Batzuek definitu dute nobela, hala dio seigarren edizioko faldoiak bederen, inkomunikazioari idatzitako artelan gisa. Bada, hain zuzen ere, Natek kode ezberdina manejatzen du herrikoekiko. Hangoek diote hori dela hiritik landara bizitzera joandako denei gertatzen zaiela halakorik. Baina ez da hori. Natek ez du bere buruarekin komunikazio onik ezta. Ez die gauza batzuei bere izenez deitu nahi, horra maizter gisa bizi duen tragedia, eta hortik datozkio nahigabe ugari. Niretzat bada modu bat, herri txikietako bizitza kontatzea, giza harremanak biluzik erakustekoa, herri kozkor eta hiri bazterretan gizarte deritzon amaraunik gabea. Han ez dago administraziorik, sektore pribaturik, elkarterik, poliziarik. Han pertsonak daude, bata bestearengandik urrun bezain gertu, eta pertsona horiek osatzen duten unibertsoa.

Liburua erraz irakurtzen da, hori idazlearen alde. Eta oharkabean irensten duzu arrazakeriari buruzko gogoeta, prostituzioaren auzi arantzatsua eta beste hainbat kontu anbiguo. Alberto Moyanok dio bakoitzak bere modura irakurriko duela liburu hau eta izan liteke, nik adibidez buelta asko eman dizkiot zakurraren gaiari.

Bukatzeko, esan beharrik ez da, idazle ona da Sara Mesa. Oparitzeko liburu ona da Silencio Administrativo, gauza askok nola funtzionatzen duten ulertzeko modu ezin hobea. Bere talentuaren adibide bat emateagatik, irakurri nola hortzetako pasta baliatzen duen denbora erreferentzia gisa:

Todo ha ocurrido en muy poco tiempo. Tan poco que se asombra cuando lo piensa. Estrenó un tubo de pasta de dientes cuando llegó a la Escapa, un tubo que ha estado usando dos o tres veces diarias y, aún así, todavía no lo ha terminado de gastar, aún queda como un tercio. Es increíble, se dice: removerse por dentro por completo, sacudirse, darse la vuelta y volvérsela a dar, en menos de lo que se tarda en gastar 125 milílitros de dentrífico.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude