Txin-txin

Medel. Diruaren hotsa. Borobila.

Aspaldi irakurri dudan libururik borobilenen artean da Elena Medelen Las maravillas (Anagrama, 2020) nobela. Batez ere olerkari gisa ezaguna den autore andaluziarrak, saiakera ere idatzi du, lehen nobela izateko ale paregabea lortu duelako. Izan ere. ertz eta erpin askotako protagonistak marraztea lortu du turismo gidetatik kanpo gelditzen den Madrilen kateatuta, metro geltoki eta autobus linea artean, tonu gordin eta zorrotzean.

Kordoba eta Madril zilborreste batek lotzen ditu idazleak liburu honetan, ihesaren, txirotasunaren, minaren eta lotsaren soka ere baden zilborresteak. Bi emakume, Maria eta Alicia, Kordobatik Madrilera hogeita hamar urteko aldearekin. Batak lan egingo du zaintzaile gisa, garbitzaile, gogor izerditu beharra du irabazi duen independentzia pertsonal zaurgarriari eusteko. Besteak, Aliciak, metro geltoki batetako dendan egiten du lana.

Egileak dio hemen gazteen kezka nagusia hilabete bukaerara iristea dela. Gazteena balitz soilik, pentsatzen dut nik nire baitarako. Eta diruak edo diru faltak, zehatzago esateko, justifikatzen ditu bere pertsonaia askoren joan-etorriak, tristurak eta ezinak. Dirua lortzeko uzten diren ikasketak, diruak aisialdian duen eragina, lanari ezetz ezin esanagatik garaiz kanpo zahartu diren gorputzak. Baina ez du diru falta hutsak santu egiten bat, Silvio Rodriguezen hitzetan esaten den moduan:

Tener no es signo de malvado
Y no tener tampoco es prueba
De que acompañe la virtud
Pero el que nace bien parado
En procurarse lo que anhela
No tiene que invertir salud.

Izan ere, Medelek diruaren aitzakian matxismoa, zaintza, aktibismoaren laguntasuna, psikopatia, bikote harreman heteronormatiboak, txirotasunaren lotsa eta beste hamaika hari txirikordatzen ditu. Ez naiz aproposena txirotasunaz hitz egiteko, beti izan duenak gutxi baitu hor gehitzeko, baina bai Maria bai Alicia oso pertsonaia konplexuak dira. Badute argitik eta ilunetik eta gustuko dut hori, ez dira estereotipo hutsak.

Bukatzeko tonua nabarmenduko nuke, hasieran esan dudan moduan, baina nik baino hobeto deskribatzen du Nadal Suau kritikariak hemen hori: “Busca en sus bolsillos sin encontrar nada”, arranca la voz narrativa, y enseguida sabemos que esa primera línea contiene el libro entero. Un tono crudo y explícito en sus objetivos nos conduce por la caída en la pobreza de un linaje que casi protagonizó el milagro de la España tecnocrática de los setenta y ochenta, pero al final no lo logró“.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude