Dolua

Orriols. Paula. Mauro.

Marta Orriols da narratzaile aparta. Irakurlea liburuan murgiltzea da idazleon erronkatako bat nire iritziz, haurtzaro eta nerabezaroan afizio honetara kateatu ninduten liburu guztiek lortu zuten hori bederen, eta Orriols iaioa da horretan. Hasieratik bertatik Paula Cid medikuaren larruan sartu eta bere mina, bere min handi-handia konpartitzeko zortea izan dut. Zortea diot, gaiak mingotsetik asko duen arren, oso ondo eraikita daudelako pertsonaiaren zalantza, akats, bertute eta erorikoak.

Aprendre a parlar amb les plantes obrak, Periscopi 2018, Urteko Nobela Onenaren Òmnium saria irabazi zuen. Ez dizuet bihurtuko mamia apur, Paula neonatologia arloan lan egiten duen medikua da eta kolpen handi bat jasotzen du bizitzan. Beno, bi kolpe, zehatzago izanda. Kolpeak ordura arteko bere bizitza antolatua hankaz gora jarriko du eta berak konplikatutzat duen adinean, berrogei urteak apenas pasa dituen, lema kolpea eman beharrean aurkituko da nahi edo nahi ez.

Bidean bikote harremanen disekzioa, familia harremana, mina, oroimena, gezurra. Lezio gogorren bat edo beste ere, esaterako, bizirik irauteko senak batzuetan beste batzuez baliatzea dakarrenean. Mingarria da, bai horixe. Baina itotzen ari zarenean besoen kontrola eusteari oso zail deritzot.

Bainaren bat aurkitzekotan niretzat epilogoa sobera dagoela, ez baitio ekarpen handirik egiten istorioari. Halaber, bistan da, landareei hitz egitea ariketa sanoa dela, zeharo gomendagarria. Hona zer dioen autoreak horri buruz:

Des del llit miro la terrasa desatesa. S’ han anat morint totesles plantes. Com t’ho feies, Mauro? No n’ hi deu haver prou amb regar-les. Hi parlaves. No ho feies obertament, mai davant des altres. Deies que parlar amb les plantes era un acte íntim i transformador, un acte de fe per a aquells que no creuen en els miracles. Em llevo, respiro i anoto a la llista: <<Aprendre a parlar amb les plantes>>.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude