Capvespre

Haruf. Holt. Samurtasun iluna.

Samurtasun iluna, hala definituko nuke Holteko trilogiaren bigarren liburua den Capvespre, Edicions del Periscopi 2018, Marta Pera Cucurellek itzulia. Izenburuak bera dioen bezala. Alde batetik samurra, besteak beste McPheron anaien izaerak duen presentziagatik. Raymond McPheron da, ziur aski, irakurri dudan sexu eszena samurrenetako baten protagonista. Benetan bikain dago kontatua, ze ona den idazlea!

Bestetik, iluna tematika eta pertsonaia berrien traza. Familia deseginek pisua hartzen dute narrazioan eta Coloradoko Holt herriaren beste aurpegi bat eskaintzen zaigu, lehen liburuan ere badagoena, baina beste gisa batera. Patrikak hutsik, arazoek, sakontasuna irabazten baitute. Haurrekiko tratu txarrak, txirotasuna, abandonua, gizarte zerbitzuen azaleko ezina.

Oso narratzaile ona da, dudarik gabe, Haruf. Nahiago nuen lehen liburuko eskema, kapituluen goiburuan ahotsa jartzen duen pertsonaia ageri zen bertan, baina Capvespren lau kapitulu handi daude azpi-kapitulu zenbakidunetan zatituta. Ez zait horrenbeste gustatzen ahotsaren jabearen bila aritu beharra, hala pasa baitzait pasarteren batean, baina ez dio itzalik ezartzen osotasunari.

Horrela amaitzen da liburua, itxiera den hirugarren atalaren esperoan: I tots dos continuaven asseguts en silencci a la sala, el vell amb el braç al voltant d´aquella dona bona, esperant què passaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude