Categories
Sailkatu gabea

Hondartza.

Irakurketa erraza. MWC. Piolín.

Probokazioaren arteak badu asko ezezagunetik. Probokatzailea, albait ezezagunago, egiatiago baita. Probokatzailetasuna ezin baita izan supituki Damaskora bidean izaniko erorialdia. Probokatzailea jaio egiten da, probokatzaileak ez du lagunik, probokazioa irreberentea da. Probokatzaileari ez zaio deus barkatzen.

Horregatik dira horren nekagarrik probokatzaile ofizioa ustez eurena egin eta Mediterraneoa ikusita aho zabalik geratzen direnak. Deskubrimenduaren xarma, itsaslabarretik oinetara dakusaten itsasoa. Probokazioa, boterera doan bidezidor, berehala uzten dute aulki jokoan bermaturik sentitzean popa.

Ez nuen Cristina Moralesen Lectura fácil lana ezagutzen. Ez dut egilea inon kokatzen. Jakinmina piztu dit lanak; CUPekin, Ada Colaurekin, Santseko hainbat gune autogestionaturekin, independentistekin, gizarte zerbitzu deiturikoekin… sartzen den horri buruz. Forma aldetik ausarta da, erditik aurrera nire gusturako luzexka, baina lerroz lerro zorrozten doan irakurketa.

Ea pasarte honek pista bat ematen dizuen eleberriaren mamiari buruz: Como ya habían vuelto hacia nosotras todos los miembros del público sin excepción, a Nati, crecida porque la escuchaban y porque a continuación venía lo que todas sabíamos que venía, se le activaron las compuertas. Se le puso en la cara la máscara transparente que le amortigua la voz y que la obliga a hablar al doble de volumen y tuvo por eso que pegarse con su camisón verde pistacho a la barandilla y doblar el tronco para porder hacerse oír, por eso y porque estaba excitadísima ante los diez segundos de lo que ella llama acción directa y que Patricia llama insulto directo que se le ofrecían: ¡Qué mierda fascista de película de Amelí es esta danza! ¡Que levanten la mano los reprimidos que están apretando el culo y los gilipollas que votan a Ada Colau y los gilipollas que hacen la cadena humana por la independencia y los gilipollas que hacen las dos cosas! La chelista no dejó de tocar ni las bailarinas de bailar, pero durante esos segundos de acción o insulto directo que coincidieron con el tiempo que tarda un no retrasado en constatar que éramos cuatro retrasadas, tocó una y bailaron las otras más lento y el público recien duchado dudó si aquello sería parte de la perfomance o si verdaderamente una síndrome de las Compuertas en camisón se estaba atreviendo a increparles con esa violencia.

Probokatzailearekin galderak, dira; noiz arte, norekin, norentzat. Irailaren hondarrena hondartzan etzanda egonik Piolín ontzi batetik datozenen kolpeak direnean ongizate estatu soziala, birusek soilik dute gure mundua garizuman iraultzeko mozorroa. Horra irakurketa erraza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude