Lagerra. Zapatak. Instagram.
Hamasei urte eskasekin egin genuen ikasbidaia, Errumaniara. Iseka egin ziguten, hainbatek, Herberehetara joateari muzin egin geniolako zentzuzko zenaren aurka. Jakina, kontsumista beti bestea baita. Mallorca edo Benidormeko ingelesekiko nagusikeria hori…
Bidaia Europar Batasuneko Comenius programaren baitako ekimena zen, Euskal Herriko eta Errumaniako ikastetxe bi elkar ezagutzea. Ez da alferrik Erasmusa, Comeniusaren ahaide ezaguna, EBren programa arrakastatsunetakoa. Busez egin genuen ibilaldia eta bidean Munich, Inssbruck, Berna edota Budapest ezagutu.
Municheko Dachau ikusi, ikusi genuen. Baina ez ginen han egon, ez ni bederen. Ni han Nico Rosti esker egon bainintzen bisitan, hirugarren baten bizipenen bisitari izateak eskaintzen duen azaleko presentziaz.
Auscwitzen kontakizunetan ezagunenetako Primo Levi kimikari italiarrarena da, hor ez noa ezer berririk kontatzera. Bere trilogia ezaguneko aurreneko obra, Hau gizon bat bada, basakeriari eginiko erretratua da. Ausaz har liteke ezein paragrafo horretaz jabetzeko: Heme aquí, por consiguiente, llegado al fondo. Al borrar con una esponja el pasado, el futuro se aprende pronto si os obliga la necesidad. Quince días después del ingreso tengo ya el hambre reglamentaria, un hambre crónica desconocida por los hombres libres, que por la noche nos hace soñar y se instala en todos los miembros de nuestro cuerpo; he aprendido ya a no dejarme robar, y si encuentro una cuchara, una cuerda, un botón del que puedo apropiarme sin peligro de ser castigado lo meto en el bolsillo y lo considero mío de pleno derecho.
650 lagun irten ziren Levirekin batera trenez basakeria naziaren lagerretara bidean eta gerra amaituta 3 itzuli. Heriotza tasa, lager horietan, %98koa zen.
Halaber, Primo Leviren orriotan gizatasuna hedatzen da gaur estreinatu dugun udaberria bezala, bazter guztietara. Nik etxean Península Argitaletxeko 2018ko edizioa dut eta biziki gomendagarria da Hau gizona bada liburuari autoreak 1976an egin zion eranskina, ikasle irakurleek maizen eginiko galderei emaniko erantzunekin. Hor daude gakoetako asko; Mussolini, Alemaniarrekiko jarrera behin gerra amaituta, sobietar eta alemaniar artean egiten duen bereizketa, ihesaldiei buruzko hausnarketa…
Primo Levik, beretzako zorionez, ez ditu instagramer garaikideak ikusi izurri den influenzerkeriatan Auschwitzen. Ez dakit zer iritzi izango zukeen horri buruz.
Akaso Monowitz-Bunako elurrak urtu osteko basatzaz oroituko litzateke. Nola itsasten zaion bati lokatza zapata galtzatan. Arrastoa utziz, pauso bakoitzean.
Nico Rostek, gogor salatu zuen, bera egoniko esparruaren zuritzea irten eta hamarkada bat barru egin zun bisitan. Leku batzuetatik zapatak zikinduta irten behar baita.