Itsasondo

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Goienkaria, 2010.07.09

Oso gogoan daukat nola AP-1 autobidea
inauguratzean asko azpimarratu zuten agintariek Isuskitza tunel luzearen
segurtasunerako zein garrantzitsu zen bi zulokoa izatea. Alegia, bi tunel
zulatu eta elkarren artean sarri konektatuta, zein erraz konpon zitekeen batean
sortutako edozein arazo bestea erabiliz.

Oso gogoan hartu nuen kontua banekielako
AHTren ibilbidea gehien bat tunelean izango zela, beti zulo bakarrean. Eta
zalantza handia piztu zitzaidan, ea zenbateraino kasu honetan segurtasuna bermatuta
ote zegoen. Geroztik zalantza areagotu egin zait Itsasondoko arbel meategietako
lanekin, arbel-harriaren arriskua ezagututa. Ekintzaileak atera dituzte eta
atxilotu. Indar berarekin bermatzen digute Itsasondoko tunelaren segurtasuna?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Espainia garaile?

Goienkaria, 2010.07.02

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Hedabide espainiarrak entzunda, iduri du  Espainia garaile irten dela katalan
Estatutaren gatazkan. Ia osorik onartu omen da, eta hiritar katalanek hobe dute krisi ekonomikoaz arduratzea,
identitateak ez baitie jaten emango. Akabo arazoa?

Ez, noski. Europar estatu zaharrak hankaz gora
daude: Bruselak gero eta eskumen gehiago eskatzen die, merkatu kapitalistak
kupida gabe umiliatu ditu estatutak eta erregulaziotik desbideratu
defizitaren murriztera… Globalizazioaren eraso zuzenena estatuen kontrakoa
da, hauen egitekoa urtzen baitu. Indartzeko bide bakarra dute etxe barrukoen
atxikimendua, hauen bizimodua hobetzen duten heinean. Alde honetatik, Espainia
galtzaile Katalunian. Eta TV3n saio esanguratsua: Adéu, Espanya?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Pello

Goienkaria, 2010.06.25

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Zinegotzi ezagutu genuen Arrasaten gaur Eusko
Alkartasunaren idazkari dena, ‘Ametzu’ aitarengandik jasota nonbait
politikarako grina. Alderdi trumiltsuan sasoi gogorra egokitu zaio Pellori eta
esango nuke txukun baino gehixeago ari dela moldatzen.

Kanpotik ikusita, behintzat, Pelloren EAk
dauka une honetan sekulako zentraltasuna: alde batetik Euskaldunan sinatu berri
duen ituna Batasuna ohiarekin, eta bestetik duela aste batzuk Nafarroan sinatu
zuena Aralarrekin. Pentsatzekoa da borroka armatua desagertuta hiru hanka
horien bueltan eratuko litzatekeela independentzia-zaleen esparrua, eta beste
biren artean zubi lanetarako primeran kokatuta legoke EA. Azken hauteskundeen
ondoren erdi hiltzat eman genuen alderdiarentzat, ez da gutxi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Errekan gora

Goienkaria, 2010.06.18

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Eskoriatzako kultur ekimena aurkeztu dugu
asteon eta hirugarren edizioa trinko ageri da, gogotsu. Eta berritu egin zait
hasierako asmoa, eta izena esplikatzen duen hausnarketa: “(…) Errekan gora
daude iturri garbiak, paradisu gordeak, tribu ezezagunak. (…) Errekan gora deitu diogu ekimenari gure
kokapenaren egokia aldarrikatzeko, mundu berriaren sarean puntu bakoitza izan
daitekeelako erdigune.”

Hiru urte pasata, are argiago dago kontua.
Munduan egoteko beste modu bat ere bada ibar goienak aldarrikatzea eta guk hemen
goian eraikitzea komunitate beregain eta osatuak. Eta hori egitean lurralde
orekaren alde ari gara, helburu komunari laguntzen. Beraz, ez kikildu. Errekan
goitik esan dezakegu ozen: “Ez gara gu urrun daudenak!”

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Inpunitatea

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Goienkaria, 2010.06.11

Gizakion historian aurrerapausua izan zen
estatuei aitortzea biolentziaren monopolioa, horrela tribuen arteko borrokak
ekiditen zirelako. Baina monopolioak eskatzen zuen kontrola, eta hor nonbait
asmatu ziren legeak eta demokrazia, beren ahulean agintariak sokan lotzeko.

Alferrik, ordea. Estatu barruko borroken
ondoren etorri ziren estatuen artekoak, eta nazioartean legeak are ahulagoak
dira eta joko demokratikoa ez da esistitu ere egiten. Aski da babesle ahaltsua
indarra libre erabiltzeko. Israelek eraso lezake nazioarteko uretan itsasontzi
bat eta bederatzi pertsona erahil, ez baitago hori ekidingo dion indarrik eta
are gutxiago egindakoa ordainaraziko dion erakunderik. Hotzikara eragiten dit
israeldarren inpunitateak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Joxepa Garratz

Goienkaria, 2010.06.04

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Hurbilekoak bai, senide eta auzoak tratatu
izan ditut, baina Joxeparekin ez zait hitz egitea egokitu. Eta hala ere
presentzia nabarmen bat izan da Arrasate inguruan nabilen hiru hamarkadatik
gorako denboran. Semeak urte mordoa darama preso eta Joxepak tinko eutsi dio
bere egitekoari, harik eta 91 urte bete berritan hil den arte.

Tinko eta duin, ganoraz ikusi izan dut beti,
zegokion tokian. Ez daukat ahazteko Korrika Arrasaten pasatu zen batean 80 urtetik
gorako Joxepa txandala jantzita lekukoa eramaten Ziorlan zehar.  Eta orain pentsatzen dut berak ere
izango zukeela zer esana indarkeriari buruz ikastetxeetara eraman izan balute
ikasleekin solastera, baina nago errealitatearen alde hori ez dela agintarien
intereseko. Tamalez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ez da giro

Goienkaria, 2010.05.28

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Duela pare bat urte ez genuen asko espero gaur
honela egoterik. Europa atzekargan, Espainia lur jota, langabezia gorantz,
funtzionarioak greba guran, aurrezki kutxak kolokan… Ez da giro
albistegietan, haiei adi dagoena ezin ibili eroso.

Baina txarrena ez da egoera bera, txarrena da
inork ez duela irtenbiderik erakutsi ere egiten, agintari eta lider benetan
eskasak tokatu direla parean handiak behar zirenean. Eta ezin inorengan federik
ipini. Esaterako, Espainian
hauteskundeen aurrerapenaz hasi da zarata baina Zapatero gutxi estimatzen badu
hautesleak, Rajoy are gutxiago. Zertarako bozkak orain? Hobe dugu aterkia
erosi, babes hartu, albistegiak alboratu eta afrontua pasatzen utzi. Eta
atertzen duenean, hori bai, kargua hartu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Besaidetik

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Goienkaria, 2010.05.21

Asteon oso argi
irudikatu da Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko ezberdintasuna: Bilbon Alondegi
berria inauguratu den bitartean, Donostian enegarren aldiz jarri da kolokan
Tabakaleraren etorkizuna. Lehena egin da zarata eta txapligu artean, eta bigarrenak
aldiz azaleratu egin ditu donostiarren etsipena eta bilbotarrekiko inbidia.

Gipuzkoan gero
eta maizago entzuten dudan mezua: ‘Gu ez gara ezertan ados jartzen eta
bitartean haiek egin eta egin ari dira’. Ni Besaide inguruan bizi naiz, bien
tartean, eta ez nator bat.  Bizkaia
bertikala da eta Gipuzkoa horizontala. Gipuzkoa ez da Bizkaia txiki bat,
handitu zain dagoena. Besaidetik ikusita, ez da Donostian beste Alondegi bat
behar. Nahikoa litzateke Tabakalera soil eta eder bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Politika mehe

Goienkaria, 2010.05.14

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ez naiz beti bat etorri ezker tradizionalaren
diskurtsoarekin zioenean indar faktikoak direla arazo guztien eragile, ilunpean
mugitzen den esku beltza, gaindi ezinezko arerioa. Egia da armada, bankuak,
eliza eta lobby jakin batzuk eragin handia izan dutela gizartearen bilakaeran,
baina ez da gezurra gizarteak berak ere sortu dituela ekimen eraldatzaileak,
indar faktikoen interesen kontra.

Baina aspaldian politika mehetzen ari da,
antzezpen mediatiko bihurtzen, benetako agintetik urruntzen. Eta indar
faktikoak nagusitzen ari dira, ez betikoak baizik berriak, eta ez ilunpean
baizik agerian, baina beti bezain gaindiezin. Agintariak txotxongilo ageri dira
haien menpe, hiritarrak babesgabe gaude. Non galdu da gure indarra?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zumeta gurean

Goienkaria, 2010.05.07

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aukera izan nuen liburua eskuartean hartzeko,
eta liluratuta utzi ninduten margoen ederrak, testuen askatasunak eta
ekoizpenaren kalitateak. Jose Luis Zumeta artista usurbildarrak sekulako
artelana eraiki du Santa Agedako poeta/gaixoek Leopoldo Paneroren eraginez
Globo Rojo aldizkarian idatzitako testuen gainean.

Orain liburuaren 00 alea koadrotan erakusten
da Arrasateko Kulturaten. Kolore eta formen eztanda bat da koadro bakoitza,
sekulako gozatua guztiak elkarren ondoan ikustea. Han dira aldizkariaren 24
aleak ere,  eta Zumeta bera lanean
erakusten digun bideoa. Euskaldunon mundu sinbolikoan Txillida edo Basterretxea
bezain txertatua dagoen artistak bere emaitza hunkigarrienetakoa dauka gurean.
Ez galdu ikusteko aukera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina