Besaidetik

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Goienkaria, 2010.05.21

Asteon oso argi
irudikatu da Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko ezberdintasuna: Bilbon Alondegi
berria inauguratu den bitartean, Donostian enegarren aldiz jarri da kolokan
Tabakaleraren etorkizuna. Lehena egin da zarata eta txapligu artean, eta bigarrenak
aldiz azaleratu egin ditu donostiarren etsipena eta bilbotarrekiko inbidia.

Gipuzkoan gero
eta maizago entzuten dudan mezua: ‘Gu ez gara ezertan ados jartzen eta
bitartean haiek egin eta egin ari dira’. Ni Besaide inguruan bizi naiz, bien
tartean, eta ez nator bat.  Bizkaia
bertikala da eta Gipuzkoa horizontala. Gipuzkoa ez da Bizkaia txiki bat,
handitu zain dagoena. Besaidetik ikusita, ez da Donostian beste Alondegi bat
behar. Nahikoa litzateke Tabakalera soil eta eder bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Besaidetik-ri

  1. egilea: ibon

    Ta bizkaitarrok ikus dezagula!

    Tabakalerak aurrera irten dagien itxaropenaz.

  2. egilea: ptx

    Alondigarik behar dugun bizkaitarrok ez dakit, baina KM bezalako patxadazko liburutegia eta Kultur gunea bai behintzat.
    Donostiako liburutegi sarea eta kultur etxeak, Odon Elorzaren hizkuntza politika botatzen ditut nik faltan bazterrotan.
    DV Correoak, arerioak ematen duten arren, nebarrebak dira, eta gu dantzan jartzea lortzen dute, gehienetan.
    Jakingo bazenu ze zalaparta sortu dan gurean, errealzale batzuk primerarako hori ospatu gura dutelako herrian… lotsagarri.
    Euskal Herria badugu helburu, utzi ditzagun holango pitokeriak.
    Periferiak, hiriburuak eta holangoak… egin dezagun apurka apurka herri bat, osatua, garatua, patxadazkoa.
    Punta batetik bestera bi ordutan egon gaitezke eta, abiadura handiko trena hartu barik gainera!

  3. egilea: oier

    Deskribapen hau gustatu zait: “Bizkaia
    bertikala da eta Gipuzkoa horizontala.
    “. Ez dakit Gipuzkoa horizontala den, baina probintziatik saiatzen gara horrela izan dadin. Bilbo gargantua handia bat da, inguruko guztia irensten duena. Adibidez, niretzat hankasartze handia izan da EITB Iurretatik Bilbora eramatea.

    Alondegiaren planteamendua gustatzen zait, jarduerak bereizteko dugun joera desegokiaren kontrakoa delako. Kirola, kultura eta aisia, denak ontzi berean jartzea gustatzen zait. Baina, eredu hori tamaina txikian eta lurralde osoan ereitea nahiko nuke, eta ez bakarrik mega-tamainan eta zilborrean.

  4. egilea: mikel

    Zuekin ados.

    Tabakaleran aukera paregabea berreskuratu da neurri egokiko egitasmoa egiteko, eraikinaren edertasun berezkoa birrindu gabe.
    Euskal hiriak ez du auzo bakoitzean Alondegi bana behar, ezta guztietan itsas portu eta aireportu erraldoirik.
    Hain zuzen, Besaidetik berdin ikusten dira gureak Baionako portua eta Bilbokoa, Loiu eta Foronda, Alondegia eta Tabakalera. Eta osagarriak Bizkaia bertikala eta Gipuzkoa horizontala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude