Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Errementaria

Klandestinitatean ‘Herrero‘ esaten zioten. Aita errementaria zuen Josu Otaduik, eta bera ere ofizioan hasitakoa zen, nahiz gero kooperatibetan jardun zuen langile. Sindikalgintzan eta politikan tinko aritu zen beti euskara, ezkerra eta Euskal Herriaren alde. Urte zaharrarekin hil zen, laurogeitaka urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Patxikontra

Oraindik hilabete falta da botoa emateko. Baina dagoeneko badakigu: ez dira aukera guztiak eskura egongo. Estatuen makinak oso ahaltsuak dira eta, behin norabidea hartuta, samur zapaltzen dute parean tokatzen den oro. Polizia eta epaileak elkar hartuta jartzen direnean, legeak, agintea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Billary

Uste dut Washington Post egunkariak asmatu diela izena. Ondo asmatu ere, alajaina! Bai, Clinton bikoteaz ari naiz, Bill eta Hillary. Emaztea da presidentetarako hautagaia, baina senarra ari omen da gero eta toki handiagoa hartzen kanpainako ekitaldietan. Obama hasiberriaren aurrean esperientzia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zer daukagun

Amaginarreba hil zait berriki. Berrogeita zortzi ordu laburretan igaro da osasuntsu egotetik herioren lurraldera. Bi egun nahikoa izan dira, ordea, heriotzaren trantzea ondo pasatzeko Debagoienean zer daukagun ezagutzeko. Asko eta ona. Lehenik, anbulantzia. Azkar etorri ziren eta primeran maneiatu ospitaleraino. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Dotore ez da

Txundituta nauka Andoni Ortuzarrenak. Egun batean EITBko zuzendari nagusi oheratu eta biharamunean bere alderdiko lurralde-buru iratzartu da. Nik suposatzen nuen komunikazio talde publikoaren burua, alderdi lanetik aparte samar eta informazio-orekatik hurbilago ibiliko zela. Eta behin bata utzi ezkero, denbora pixka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Uritteko dama

Hogeita hamar urte luzez tratatu dut Paula, Fatimaren ama. Atzo hil zen arte, 91 urte bete bezperetan. Berrogeita zortzi ordu laburretan egin du bidaia, bizi-bizi egotetik zendua egotera. Dotore horretan ere. Oso maitea nuen Paula, oso gustukoa bere izaera. Bazuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Egurra

Azken boladako jarrerak ikusita, ezinezkoa dirudi iazko udaberrian bizi izan genuen loraldi politikoa. Bozemaileak ez dira asko aldatu –dakiguneraino- baina mezuak, erabat. Lehen itxaropenaren tokian, egurra ari du orain, gogotik. Iazkoa oraindik berri samar dugulako, badakigu bestelako jarrerak posible direla, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gose

Disko beltza erosi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Orain zuria daramat jarrita autoan eta gozatzen ari naiz. Erritmoak, giroak, Inesen gordinkeriak… Txapel! Arrasate Press-en lehen aletako batean idatzi nuen trikiari buruzko artikulu bat, esperantzaz betea. Molde tradizionaletik berrikuntzara abiatua zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Egunkaria banatzen

Pare bat orduz egunkari banatzaile bihurtu nintzen, Durangoko Azokan. ‘Egunkaria’ kasuan auzipetuek laguntza eskatu zuten, bi orriko ale xume bat banatuz elkartasuna sustatzeko. Eroso sentitu nintzen enkargua betetzen eta esker onez hartzen zuen jendeak alea. Une erabakigarrian dago gaia. Auzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Euskararen egunean

Astelehenean ari naiz idazten, Xabier guztien eta euskararen nazioarteko egunean. Gasteizen izango naiz iluntzean, Jaurlaritzak Kutxa bereziki gonbidatu baitu. Egon nintekeen Debagoienean, edo Durangon, edo beste hainbat lekutan, nonahi izan dira-eta ospakizunak. Ondo daude jaiak eta nazioarteko egunak. Baina uste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina