Euskararen egunean

Astelehenean ari naiz idazten, Xabier
guztien eta euskararen nazioarteko egunean. Gasteizen izango naiz
iluntzean, Jaurlaritzak Kutxa bereziki gonbidatu baitu. Egon
nintekeen Debagoienean, edo Durangon, edo beste hainbat lekutan,
nonahi izan dira-eta ospakizunak.

Ondo daude jaiak eta nazioarteko
egunak. Baina uste dut une erabakigarri bat iritsi zaiola euskarari.
Irudipena dut osagai asko sortu eta bildu ditugula azken
hamarkadetan, eta falta zaigula horiek modu eraginkorrean erabiltzea.
Nola egin jakiteko, oso argigarri izan zen ostiralean Viçent
Partal-en,Vilaweb komunikazio taldeko zuzendariaren hitzaldia, Sareko
Argiaren ospakizunean. Inoizko aukerak ditugu estatu gabeko hiztun
komunitateok. Inteligentziaz asmatu behar.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude