Pare bat orduz egunkari banatzaile
bihurtu nintzen, Durangoko Azokan. ‘Egunkaria’ kasuan auzipetuek
laguntza eskatu zuten, bi orriko ale xume bat banatuz elkartasuna
sustatzeko. Eroso sentitu nintzen enkargua betetzen eta esker onez
hartzen zuen jendeak alea.
Une erabakigarrian dago gaia. Auzi
nagusian fiskalak kasua artxibatzeko eskaria egin du, eta ‘herri
akusazioz’ jantzitako fatxak bakarrik gelditu dira. Botinen kasuan
ez da nahikoa izan epaiketari eusteko, ikusi egin behar gurean.
Bitartean, bigarren auzi bat abiatu da, hau ekonomikoa. Lehena itxiko
balitz, bigarrena ‘teknikoa’ litzateke, agian Tolosako epaitegian
bertan aztertu beharrekoa.
Gauzak horrela, posible da oraindik
egoerari buelta ematea. Zeuk ere lagundu.