Aspaldi gabiltza euskalgintzan egungo egoerarentzat izen argi baten bila. Erabili ditugu apalaldia, bidegurutzea, ziklo amaiera, ziurgabetasuna… Hitz egin dugu elefanteaz eta paradigmaz. Esan dugu prozesuak goia jo duela, golde aroan gaudela, berrikusi eta berrikasi beharrean….
Iñaki Marko soziolinguista zorrotzaren lan dokumentu batean aurkitu dut ondoko puska:
Eta asko gustatu zait krisi aktiboa kontzeptua, primeran uztartzen dituelako egoeraren larria (krisian gaude) eta jarreraren norabidea (lanean ari gara krisitik irteteko)
Nik behintzat, eta Iñakik baimena ematen badit, izen hori erabiliko dut aurrerantzean.
Pingback: Euskalgintzaren krisi aktiboa - zuzeu.eus
Pingback: Euskalgintzaren krisi aktiboa