Goienkaria, 2010.05.14
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Ez naiz beti bat etorri ezker tradizionalaren
diskurtsoarekin zioenean indar faktikoak direla arazo guztien eragile, ilunpean
mugitzen den esku beltza, gaindi ezinezko arerioa. Egia da armada, bankuak,
eliza eta lobby jakin batzuk eragin handia izan dutela gizartearen bilakaeran,
baina ez da gezurra gizarteak berak ere sortu dituela ekimen eraldatzaileak,
indar faktikoen interesen kontra.
Baina aspaldian politika mehetzen ari da,
antzezpen mediatiko bihurtzen, benetako agintetik urruntzen. Eta indar
faktikoak nagusitzen ari dira, ez betikoak baizik berriak, eta ez ilunpean
baizik agerian, baina beti bezain gaindiezin. Agintariak txotxongilo ageri dira
haien menpe, hiritarrak babesgabe gaude. Non galdu da gure indarra?