Goienkaria, 2007.09.14
Eguraldi politiko eskasarekin abiatzen
dugu ikasturte berria. Bake prozesuak etena izan ondoren, Espainiako
hauteskundeak datoz sei hilabete barru. Nekez argituko da denbora
horretan garrantzizko ezer, kieto jarraituko dute gatazka
politikoaren zutabeek.
Batzuk lehergaia astinduko dute eta
kale giroa, besteek polizien porra eta epaileen mailua. Sozialistek
egingo dituzte senperenak eta bi gobernuan jarraitzeko, eta
popularrek beste bi gobernua eskuratzeko. Ostikada galantak emango
dizkiote elkarri, gehienak euskaldunon ipurdian.
Dena zarata izango da udazken/neguan.
Zarata zatarra, desafinatua, interesatua, begibakarrekoa, puztua…
Hobe bolumena jaistea filmaren soinu bandari, osasunez eta gogotsu
iris gaitezen udaberrira.