Arrikrutz

Goienkaria, 2007.07.20

Ez dut oraindik bisitatu, baina ez zait
denbora asko joango egin gabe. Bestela ere banuen asmoa, baina
lankide baten kontuek biziki piztu didate gogoa.

Lankidea Arrikrutz haitzuloaren
inguruko baserri batean jaioa da eta txikitatik ezagutu ditu kobaren
gaineko gertakari bitxiak. Ondo gogoratzen ditu kobaren lehen
ikertzaileak, karburozko argiekin, tartean Juan San Martin; baita
Arantzazuko ikasleen sartu aldiak eta estuasunen bat ere; eta nola
bera lagunekin barneratzen zen, sikateak putzuetan noraezean utzitako
amuarrainak harrapatzera.

Ustezko artza lehoi agertu zenekoa ere
ez da makala. Honen kopia bat ikusgai omen dago erakusketan.
Bisitaren ibilbidea eta harainoko bidea primeran omen daude
antolatuta. Zer gehiago nahi dugu?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude