Gaurkoan ere egun bat beranduago natorkizue; astelehenero lau hitz idazteko ohitaura badut ere, azken bi astetan asteartez zintzilikatu ditut berbok blogean. Irakaslea naizen aldetik, ordutegia aldatu zaidanez, orain askoz ere erosoagoa egiten zait egun hau. Aurreko astean bizikleta…
Eguzkitsua eta beroa izan da asteburua. Beste batez, kanpoan izan naiz; oraingo honetan Errioxa aldean pasatu dut asteburua. Orientazio munduarekin zoratuta nabil; bete egiten nau kirol honek. Atletismoak ematen zidan gauza hori, balizen munduak ematen dit orain. Garai bateko karreretan…
Neguko udaberria Aurreko asteko kronikatxoari atsedena eman beharrean izan nintzen. Astelehenean zehar Oñatiko Nazioarteko lasterketak utzitako kontu batzuk amaitu beharrean izan nintzen. Halere, oraindik ere, aipatu beharra dago asteburuak izan zuen etorria, bai horixe. Futbola. Errealak txapeldunen liga jolasteko…
BESTE BAT… Adina izango da. Udaberria iristearekin bat lasterketa ugaritan parte hartzeko aukera izan dut. Guztietatik atera naiz nonbaiteko minez. Oraingo honetan Peñaranda aldean jokatutako orientazio frogan orkatila okertu dut. Une honetan mala letxe nabaria dut, datorren larunbatean Lizarrako…
Pisuerga Aurrekoan aipatu bezala orientazio eta Raid kontuak sasoi bete betean daude. Horrela, Valladolid aldean izan naiz Liga Norteko froga berri batean. Larunbateko eguardian maleta egin eta Guse lagunarekin abiatu nintzen Valladolid aldera. Hiria baino herri handi bat…
MALKO GOZO ETA GAZIAK Ikasturtea azken txanpan sartu zaigu bete betean. Hilabete honek gauza asko argitu eta argituko ditu kirol jarduera ezberdinetan. Eguzki izpi epelen zai gauden bitartean, ahalegin kementsu jakin batzuk saria izango dute; aldiz, bidean negarrez geldituko…
Borobila Iruña Oka aldean izan nintzen larunbatean. Garai batean ingurua babesten zuten hiru gazteluei omenaldia egite aldera edo, mendi lasterketa txukuna antolatu zuten. Hasiera bateko asmoa lasai xamar egitea bazen ere, nire harridudarako aurrez pentsatutako erritmoak lasterketaren hasierako postutan…
ITV Automobilek gastu aldrebesak sortarazten dituztela, jakin badakigu. Lau hitz hauek idazten dituen pertsonai aldrebes honek ere, ohiko gastu horiei beste batzuk gehitzeko erraztasun itzela erakutsi du asteburuan. Bilbotik Arrasaterako bidea autopistaz egin eta peajean Hertzainek geratu eta…
ALOÑAKO TXARRANA Aspalditik nuen asteburua egutegian markatua. Besteak bete, Aloñako igoera egiteaz gain, denboraldiko lehen Raida bainuen Oionen. Froga honek hasiera Labrazako herri dotorean zuen; bere garaian Nafarroako erresumaren gotorleku…
EGUZKIAREN TERAPIA Lorentxok ederki berotu du asteburua. Sandaliarik koloretsuenak ikusi ditut dagoeneko kalean eta zer esanik ez, oraindik ere neguan lozorroan izan diren lizatu gabeko praka- motz simurtuak ere. Eguzkitako krema berria erosteko astirik izan gabe, komuneko kaxoian ibili…