Porke, porke

Oihan gaixoak SOS dei hau bidali zidan aurrekoan, ederrok:

Ai ene, zelako disgustuak ematen dizkiguten umeek ezta? Baina zuk proposatzen duzun irteera ez da txarra, Oihan: zuen alabak ez du zertan “zeren” gora eta “zeren” bera hasi… baina ahozkoan “ze”, formula erabilgarri eta laburra da, ezta?

Animo pitxin! Tropelako apustuen txin-txinek lagun diezazutela!

Errefortzu positiboa

Kaixo ederrok! Zer moduz? Ondo espero dut, e? Albiste txarrik ez eman behintzat!!!

Psikologoarenera joan naiz asteon, bai, eta esan dit errefortzu positibioa erabili behar dudala zuekin. Errieta gutxiago gauzak txarto esaten dituzuenean, eta txalo gehiago ondo eginez gero!

Eta bai, teoria oso polita da, maitiok! Baina praktika ez da hain erraza e?

Bide batez: ikusi dituzue nire peluxeko ergatibo berriak?!? Eder-ederrak dira ezta? Ba gustatuz gero, adi ibili, laster erosi ahal izango dituzue eta! 🙂