Zer da hau

Marimaistra by PernanAsko aurreratu badugu ere, asko falta zaio euskarari oraindik hizkuntza erabat normalizatua izateko, eta horrek zalantza eta buruhauste handiak sortzen dizkigu hiztunoi.

Marimaistrak zalantza horiek uxatzen lagundu nahi dizue. Horretarako, hizkuntzarekin sortzen zaizkizuen zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkiozue, eta berak gustu handiz argituko dizkizue. Marimaistra oso eskuzabala da, eta izugarri gustatzen zaio euskaldunei laguntzea.

Baina hori bai, jeinu bizi-bizia du, eta batzuetan ateraldi xelebre samarrak. Kontuz gero, zer eta nola galdetzen diozuen, erantzunak ere halakoxeak izango baitira!

3 thoughts on “Zer da hau

  1. Pingback: MARIMAISTRA, EUSKALDUNON ZALANTZAK ARGITZEKO | Maxixatzen

  2. Kaixo, Marimaistra:

    Lehenik eta behin, aipatzekoa da zein web orri ederra duzuen!
    Eskerrak, gaur egun halakoak jarduten diren lanean.
    Nire galdera da ea posible duzun laguntzea Euskal Dantzak sustatzeko proiektu bat egin behar dudalako, Haur Hezkuntzako etapari begira.
    Villabonako testuingurua aintzat hartuta, Oinkari Dantza taldearen egoeraren berri emango dut proiektuan baina, zure laguntza beharko nuke agian, haurrekin eskola testuinguruan nola landu edo didaktifikatu ahalko nuke? Hau da, Euskal Dantzak Euskal kulturaren osagai garrantzitsua zer zentzu daukan hezkuntzan, nola landuko litzatekeen… Alegia, ideia ahalik eta sakonen. Edota, gaiaren inguruko programazioa bera, ariketa, baliabide, denboralizazio.

    Besterik gabe, zure erantzunaren zai gelditzen naiz.

    Mila esker eta ondo izan,

    Ana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude