Tabernari erdalduna!

Kaixo ederrok, zer moduz?

Gaurkoan Alaitz eta Mikelek idatzi didate, Ibarratik. Taberna bat dute, eta negozioa ondo omen doa, beste tabernari bat kontratatu behar izan dute eta. Baina ai! Bezero euskaldunak hurbiltzen zaizkionean, zarataka hasten da, edukazio txarrekoa dela esanez!

Aiii! Horrelakoak entzun behar izatea oraindik ere! Baina lasai: hona arao magiko bat, zuen laguna euskalduntzen lagunduko dizuena!

Peluxezko ergatiboak

Kaixo ederrok!!!

Dei eta mezu asko jasotzen ditut egunero, guztiz etsita dagoen jendearenak. Euskaldun ganorabako asko ei dabiltza hor zehar, eta zerbait egin behar dugu horiek bide onera ekartzeko!

Horregatik, proposamen berezi batekin natorkizue gaurkoan: zuen lagunen batek #begiakodoletan jartzen badizkizue, oparitu Iratiko basoaren barren-barrenetik ekarri dizkizuedan peluxezko ergatibo ederretako bat! Polit-politak dira, eta den-denak bedeinkatu ditut. Peluxearekin batera, gainera, neuk idatzitako mezu pertsonalizatua bidaliko diot zure lagun ganorabako horri, ea euskara ganora apur batekin egiten hasten den!

Peluxezko ergatiboa erosi nahi? Egin klik hemen eta jarraitu pausuak! 😉 Eta badakizue: Ergatiborik onena, bihotzez oparitzen dena!!!

Gustatzen zatzaizkit

Ai, ene euskaldun ganorabako maitiok!!!

Zenbat buruko min Aitorren hizkuntza zaharrarekin, ezta? Zer diren gauzak: normalean errieta egiten dizuet euskara baldarregi erabiltzen duzuelako, eta gaur, berriz, ‘zuzenegi’ ez ote duzuen erabiltzen…

Hara, ikusi zer galdetu zidan aspalditxo Itsaso lagunak:

Tira pitxin, egia esan behar badizut, txarto ez; oso ondo dago! Baina erromantze apur bat sortu nahi baduzu, uste dut badirela modu egokiagoak hori berori esateko… entzun!