Bidali zure galdera


[contact-form-7 id=”17″ title=”BIDALI ZURE GALDERA”]

8 thoughts on “Bidali zure galdera

  1. Pingback: MARIMAISTRA, EUSKALDUNON ZALANTZAK ARGITZEKO | Maxixatzen

  2. Kaixo.

    Hauxe da nire zalantza: Nola esan behar dugu “ea animatzen zaren hau EGITEN” ala “ea animatzen zaren hau EGITERA”?

    Eskerrik asko

  3. kaixo,
    pilar ruiz naiz, osakidetzan lan egiten dut, familia bat behar dut hitz egiteko edo praktikatzeko ahozkoa, ordaindu nahi dut edo laguntza familiari, Estoy buscando una familia para practicar euskera en su casa pagaria o ayudaria a esa familia lo mismo que se hace cuando vas a estudiar ingles u otro idioma fuera, estoy mirando por todas partes y no encuentro, estoy para sacar el perfil 1. eskerrik asko aldez aurretik zure erantzunagatik, zure erantzunaren zain

    • Kaixo Pilar!

      Eta barkatu lehenago erantzun ez izana! Zer ingurutan bizi zara?

      Pentsatuko dut moduren bat laguntzeko! (Tira, honezkero beharbada topatu duzu laguntza…)

      Animo euskararekin e? Badakizu! Euskararik onena, egin egiten dena!

  4. Kaixo Marimaistra, zer moduz?

    Aurrekoan Bergaran ikusi zintudalarik, aipatu nizkizun Euskararen inguruko hurrengo gaiei buruz zuri galdegiteko eskatu zenidan, gustura emango zeniola segida, horrenbesteko interesa zein grina piztu baitzuten zugan…hona hemen bada nik eta nire lankide Iñakik aitzinerat jorra ditzazun iradokitzen dizkizugun gaiak:
    1.- Elgoibar eta Mendaro inguruan ematen den Nor-Nori-Nork formaren gehiegizko erabilera birala (noski euskaldun gutxiengoan), nola egin aurre pandemia edo izurrite honi, nola sahiestu edo murriztu erraietan “-Kalean ikusi dizut” bezalako esaldiek sor dezaketen kaltea.
    2.- “Dekotismo” aldaera…Durangaldetik abiatuta beharrezko ez den euskaldunzahar kosmetika eman dezakeen “sasi-aditza”. Positiboa al da Euskararendako? Iñakik eta nik ez daukagu batere argi….”-Nik hau dekot eta zuk hau dekozu” esan daiteke baina haatik zenbateraino extrapola daiteke beste egitura formal-transitibo batzutara?…irudika adibidez eszenatoki apokalitiko hau Elgoibar eta Mendaro inguruan urte batzuk barru “-Kalean ikusi dekotzut”…….
    3.- Euskararen jakintza eta erabileran mailan gorenan gaudenoi….zergatik zuk aurrekoan horren beharrezko ikusten zenuen “Hitano plurala” aldaera sortu eta bultzatu?…berdinen arteko elkar ezagutza sustrai dadin zein garai berriotan konfidantza susta dadin, zergatikotz ez erabili adibide gisara: “-Kaixo hienk! zer moduz hagüete?”…zergatik? eta nolatan ez ala bai?
    4.- Azken hau intelektualki kezka apalagoa (Iñakik eginda duela urtebete eta zure erantzuna jaso ez zuena nonbait)….nola esan euskara zuzenean ingelesetik datorren “you fall me well”…..nik arrapostu diot erramolde egoki eta zuzenena “jatorra zatzaizkit” dela, baina hor nonbait, ez omen du Iñaki asebetetzen…zu izan zaitezkeen 3. aditu baten ahokua omen behar….

    Oraingoan erantzungo diguzulakoan, eskarraunitz aldez aintzinerat eta jaso dagizu agur bero eta adeitsu bat Marimaistra!

    Ibon eta Iñaki.

  5. Kaixo:
    Hainbat zalantza ditut ordua adierazteko orduan (euskara batuan).

    *Laurdena adierazteko:
    1.Ordu bat eta laurdenak dira.
    2.Ordu bata eta laurden dira.
    3.Ordu bata eta laurden da.
    Azken bi hauetatik biak daude ondo? Ordu bata eta laurden da esan daiteke?

    *X gutxi adierazteko:
    Ordu bata laurden gutxi da edo dira esan behar da?
    Ordu bata hogeita bost gutxi da edo dira?

  6. Pingback: Marimaistra: “Ez dago hizkuntza seriorik, hiztun serioak baizik!” | barretartia

  7. Kaixo, Mari:

    Aspalditik nabil zuri idaztekotan eta oraintxe hasi naiz.

    Mesedez, esaiezue Euskadi Irratiko esatariei gauza batzuk aldatu behar dituztela, ipso facto!!. Bai, belarrietan ostikada bat ematearen moduko gauzak. Esaterako:

    1.- “Hilaren hamaikEan, hamalauEan, hamaseiEan. Bi mila eta lauEan”. Jolin, esatariok, errepasatu deklinabidea! Hamabostean eta hamarrean (kontsonantez bukatzen direlako), baina hamaikan, hamaluan eta hamaseian. HamahiruEan ez duzue esaten, ezta? Zergatik? Ez dakit. Eta gero, ohitura hori beste berba batzuetara ere pasatzen da: adibidez “Boligrafoa mahaiEan dago”. Tori ostikada!

    2.- “Epai zain dago”. Aber, “zeren zain” bada, “epaiaREN zain” izango da, ezta? Ala ni nago erratuta eta ez naiz enteratu?

    3.- Eta azkenik, eman dezagun gonbidatu bat mundu osoan bidaian ibili dela eta hiri asko ikusi dituela esaten duela. Esatariak galdetzen dio: “Zein, bezala?” Eta zuk pentsatuko duzu, jolin, euskaraz ahaztu zait niri ala ez dut ezer ulertzen? Ba, ez. Ze hori da erderazko “¿Cómo cual?” baina oso txarto itzulita.

    Ea zeozer egin dezakezun kontu horiekin. Eskerrik asko, politta. Musu handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude