Itzelezko zoriontasuna deiadarra bota zuen Salma Hayek aktoreak bere lagun Pe aktore onenaren Oscarretarako hautagai aukeratu zutenean. Volver filmean egiten duen lanagatik aukeratu zuten.
Itzuli ere Iban Zubiaurre itzuli zen atzo Anoetara; hura baina,
txistuka hartu zuten bere taldekide ohien zaleek. Neu berri asteburuan Antzuolara bueltatu naiz Amaia, Edurne, Miren, Itziar eta Rakelekin afaltzera eta aspaldiko kontuak gogora ekartzen, ondo baino hobeto pasatu nuen zapatu gauean. Eskerrik asko, Miren!
Gaur, berriz, atzera aterako dira kalera herritar asko, gure herriko kirol nazionaletako bat praktikatzera: manifestazioa, alegia. Iñaki de Juanaren egoera salatzeko ere balio beharko luke. Baina, bihar, berriz ere volver egingo dutenak, askoren gogora, eta gutxi batzuren bihotzera, Diego Armando eta Carlos Alonso Palate izango dira. Hilabete betetzen delako lehengo sasoietara bueltatzeko pausua egin genuela. Ez zen aukera ona izan, hori badakigu.
Horregatik, atzera zerbaitetan saiatu beharko bagina elkarrizketan beharko luke. Horixe da gurea dena, hitza, berba, hau da, hizketan
egitea.