Iaz, ekainaren 22an, idatzi nuen izenburu bera kopiatzeko gogoa eman dit oraingoan ere, baina ez nintzen errepikatu nahi; beste batzuk egin duten moduan: “Euskaraz egina dago eta, duen kazetaritza-balioagatik, guk eginiko itzulpena gaineratu dugu gehigarri berezi honetan”.
Horixe zioen domekan Garak bere “elkarrizketa” bereziaren hasieran eta atzera pentsatu dut; ene, euskaraz bakarrik argitaratzeak garrantzia kentzen ote dio?
Aldiz, elkarrizketaren bigarren galdera-erantzunean euskaraz ari dira erakundeko kideak kazetariarekin: “Nolatan ez dira ohartzen arazo estruktural benetan serioak daudela
Euskal Herrian? Euskararen ofizialtasuna adibidez, gure hizkuntzaren
etorkizuna Sanz edota Lasserre bezalakoen eskutan egonik, euskara
heriotzara kondenaturik dago.” Galdera bera ere erakundekideek egiten dute, ez kazetariak. Hortaz, eta “gure hizkuntzaren etorkizuna pertsonai horien eskuetan heriotzera kondenaturik” baldin badago, “kazetaritza-balioak” itzulpenak eragitea mesederik egiten al dio gure hizkuntzari?
Normalizazioa versus normala bada, orduan, bai: itzulpenik gabeko euskarak garrantzirik ez.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
noski troski, irakasle marxista kubanista batek koka kola bat eskuan
esaten zauen moduan: “bizitza honetan zaila da koherentea izatea”.