Lagun batek bidali didan lotura bati kasu egin (berak beste blog baten aurkitu du) eta jakin dut, Jordan Matter argazkilariak urte bi egin dituela New Yorkeko kaleetan titi biztan harrapatzen zituen emakumeei argazkiak ateratzen. Bitxia iruditu zait eta sartu egin naiz loturan. Dirudienez, EEBBetan New York ei da topless egitea legala den leku bakarrenetarikoa eta Matterrek horixe egiten duten emakumeen erretratuak atera nahi izan ditu. 100 argazki eder batu ditu album baten, “sexu askapenaren eta forma eta tamaina ezberdinenen alde”.
Argazkiak oso ederrak dira eta konplejurik gabeko emakume mordoa ageri da argazkietan. Askatasunari aldarri bat, moda guztien kontra eta irudiaren gizarte honek agintzen digun kareta guztiak hausteko deiadarra. Titizorroak erretzen ziren garaiak ez nituen nik ezagutu, baina begirada zikin guztiei ihesi, horra edertasun naturala.
Ba bai, Patxi. Harrigarria iruditzen zait Urretxuko igerilekuarena. Hala ere, kontu bat (eta uste dut ez naizela bakarra): ez dakit zein arrazoiengatik hondartzan lasai asko, baina igerilekuan beti pentsatu izan dut toplessa eginez gero jendea (gurasoak-edo) deseroso sentitu zitekeela eta igerilekuetara joateko ohiturarik ez dudan arren, inoiz, apartamendu edo hotel bateko igerilekuan egon naizenetan, ez dut toplessaren aukera egin. Gainera, behin gogoan dut Tenerifen oporretan ginela, hango amakatxo baten nintzela toplessean, hondartzan baino begi gehiago igarri nituela inguruan; baliteke, baina bakarra nintzelako izatea eta, agian, han ere bazelako Urretxun moduko kartelen bat. Auskalo!
Urretxun ere, hain urrutira jun gabe, ez da legala. Udaran behintzat.
Ederrak dira bai argazkiak.