Pertsona ‘zintzoei’ deia

Elhuyarrek dioenez zintzo, onest, zuzen, prestu eta ondradu parekoak dira.  Gutariko gehienon antzera, pentsatzen dut. Hortaz guztioi egin digute dei gaur Iruñetik hautagai independentistek; hala irakurri dut garan.
Hiztegia 3000ak  adiera gehixeago ematen dizkio “honrado” horri:

  • 1 decente; decoroso/sa: zintzo, zuzen, itxuroso, deduzko, eratsu

  • 2 recatado/da, pudoroso/sa: begiratu, zuhur, erako

  • 3 razonable; justo/ta: bidezko, onezko, zuzen, egoki

  • 4 honrado/da: zuzen, zintzo, prestu, hitzeko, ondradu

Dei horren ondotik ze ondorio atera beharko dugu? Abstentzioaren alde egiten ez duen herritarra ez dela ondradua?, ez dela zintzo jokatzen ari?, ez duela zuhurtziaz jokatu, ez duelako aukera egokiaren alde egingo?
Botoa ematea zein ez ematea herritarrok daukagun eskubidea da.  Beraz, nire iritziz bata zein beste zintzoa izango da bere idealekin eta gogoekin.
Abstentzio aktiboak duen balio erantsia paso kontziente bat egitearena litzateke, baina, botoa nori eman ez dakienak eta abstentzioaren alde egiten badu hori ere abstentzio aktibo bat egiten arituko da ala beste barik beste askok egiten duten moduan, eta nik neuk ere inoiz egin dudan moduan,  paso sinple bat egiten arituko da? Eta, hauteskundeetara aurkezten diren hautagai eta alderdiez beste barik erabat paso egiten duen hori, ere bozka ematera ez denez joango, herritar zintzoa da?
Ia norbaitek azaltzen didan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Pertsona ‘zintzoei’ deia bidalketan

  1. egilea: Demonocrazy

    Ni bozkatzera joango naiz eta nire erabakia zintzoa, ondradua… dela uste dut gainera, aukera gutxi utzi digutela argi dago, baina aukerak dira eta bakoitzak askatasun osoz erabaki behar duela uste dut.

    Nire blog-ean beste toki batetik baina azkenik gai berdina ikutu dudala uste dut: http://goiena.net/blogak/demonocrazy/abstentzio-sindromearen-beldur

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude