Rafa Ruedak disko berria aurkeztu du gaur

kolibria

Rafa, rafita… meloso bat zara! Eta ez hartu zentzu txarrean, ez behintzat hiztegiak esaten duenari jaramon eginez, ze harek ez dauka batere itzulpen gozorik. Baina aizu, gustuko dut eta zer egingo diot ba. Zure azkeneko lanaz nabil, jakina. Gustatu zait.

Gasteiztik bueltan nentorrela jarri dut Zuhaitz okerretan gora noa azken kanta bilduma eta nire kantaren esperoan egin ditut kilometroak aurrera; buelta osoa eman aurretik harrapatu dut. Ni ere hainbat bider sentitu naiz berezi, bakarra banintz moduan. Zuk Goiz batez abestian diozun moduan itsasoari begira, edo zergatik ez, eguzki printzek laino artetik sartzean sortzen dituzten zeru-koloreei begira. Berezi eta batzuetan baita bakarra ere.
Abesti guztietan sendo entzuten da bateria; autoan, izan barik,
subbuferra nuela zirudien. Eta Goiz batez abestia da, animatu egin nau eta autoan abestu ere egin dut; tira, abestu… letra lehenengoz entzuten duzunean ez da abesti bat kantatzen, baina estribilluan sikeran  aritxu naiz.

Abesti bakar bat aukeratzea zaila egiten zait; oraingoan ere, pop doinu arin, sakon eta dantzagarriak nahastu dituzu. Autoan  abestiaren gitarra doinuek erakarri naute eta Kolibria neu nintzela pentsatzen gozatu dut 😉

Paris 1919 abestian gitarrak eta zure ahots jolasak nahastu dituzu; bikainak!  Loturak, lehenengo singelaren bideoa ere ikusgai dagoela kontura naiz. Lagun batekin komentatu dut eta berak ere gauza bera esan dit: une batez metrosexuala zinela iruditu zaigu bioi; badakizu, paparrean ilerik batere ez ikustean!

Honek kronika bat beharrean lore sorta bat emoten dau! Ene…
Argi dago euskal pop hori gustuko daukadala!

Beno, txori batek esan didanez, abenduaren 5ean Plateruenean, eta aurretik, azaroaren 22an, Gernikako Trinketean. Hortaz, bolo jokoa hastera doa!

Zorionak lan berriagatik eta zorte on!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Rafa Ruedak disko berria aurkeztu du gaur-ri

  1. egilea: Desplazatua
    Ja! “Abesti guztietan sendo entzuten da bateria; autoan, izan barik, subbuferra nuela zirudien” idatzi dut. Nere buruari
    demanda egin beharrean nago, erridikulua egitearren. Subbuferra baxua
    da! Atzera jarri dot diskoa eta kotxeko musika entzutekuak dauka soinu
    aukeretan ibili naiz, era diferentetara entzuten eta, hara! Fernando Saunders baxu-jotzailea da-ta! Ene!, eskerrak berak ez duen euskaraz aditzen;-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude