Amesetan egindakuakin barreka

Despertadoriak jo dabenian “flipatzen” esnatu naiz. Amesetan egon naiz, antza, ta horixe etorri jat derrepentian gogora: amesetia. Benetan, penia amesetan ikusi dotena grabatzeko aukeraik euki eztotela! Zelako barriak bota ditxuten lankidiari deskribitzen saiatu naizenian.

Han nitzan, atzera be, Durangoko Kafe Antzokian. RafaRuedan konziertua ikustera jun giñan, abenduan 5ian egin giñuan moduan. Baina oinguan Plateruena leporarte beteta zeuan; etzan iñondako lekuik geratzen. Ta, horreatik eneban ulertu zela derrepentian jentia lekua itxen hasi zan. Baten bat zetorren eta jentiak “pasillotxua” itxia lortu zeban. Nor agertuko eta… Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordia abrigo luze-luze batekin. Platerueneko eskenatokiko eskaileretara arrimau zan; eskailerak direnak baino zabalauak ziren amesetan, eta hantxe makurtuta, eseri zan, bueltia emon zan, publikoarengana, eta buruan zeukan kapela burutik kentzen zeban bitxartian, sekulako erreberentzizixia egin dau!
Ointxe akordatzen, oindio barriak urtetzen dozt!

Ta, segiduan konziertua hasi da. Txaketa-pranka jantzi dotore batekin urten dau Rafak eszenarixora. Trajian koloria! Urre kolorekua! Brillante brillantia! Ta, buruan metxa rubixo-rubixuak! Oindio ikusten naiz, laguna onduan daukatela, ahua zabal-zabalik: eskaileretan idoia “super abriguakin” eta eszenarixuan sekulako diztirak botatzen ditxuan rubixua!

Holakuak gehixautan amesetan egin biharko ditxut, ze, bota ditxudan  barriak mortalak izan die!!!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Amesetan egindakuakin barreka-ri

  1. egilea: gurpil

    Hostias! kar,kar. Eta txanda hartzeko? 😉

  2. egilea: Desplazatua

    Patxi, tiketa hartu aurretik txanda hartu behar da;-)

  3. egilea: Patxi

    Marijo, zure azpikontzientean sartzeko, nun hartu behar da tiketa? 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude