Kauen… Atzo ikusi ezin #berandubainolehen Batenbatek tuitetik harantzagoko zerbait idatziko ote? Ikusi beharko…
— Iban Arantzabal (@iarantzabal) January 15, 2016
#Berandubainolehen @iarantzabalek botatako txioari kasu eginez, Euskal Telebistak atzo estreinatu zuen elkarrizketa-saio berriaz nire iritzia idaztea pentsatu dut.
Bota nuen neuk ere, saioa hasi orduko, uneko sentsazioa:
ETB1n saio berri bat ikusteko ilusiñua izatia ez da egunerokua #BeranduBainoLehen
— Marijo D. Horrillo (@desplazatua) January 14, 2016
Zintzoa izan nintzen, ez zen postureoa. Eta saioa bizi eta ikusi ostean, formularekin, baina batez ere estiloarekin, asmatu dutela esan nahiko nuke. Fermin Etxegoienek daukan patxada horrek gustua ematen du. Telebistak berezko duen teatro-jiterik ez nuen sumatu; egia da elkarrizketatuen naturaltasunak lagundu zuela horretan. Natural antzean euskaldun bi ikusi genituen elkarrizketa batean zein bestean, @Jozulinek esandako moduan:
Jende interesgarria hartu eta berbaz jarri. #puntazoa #BeranduBainoLehen
— Jozulin ||*|| (@jozulin) January 14, 2016
Bakoitzaren “jardunaren” bueltako galderak zeuden gidoian, baina erantzunetatik galdera berri asko sortu ziren behin eta berriz; eta, erantzunak! Giro onean, lasai, konfiantzan dagoenak botatzen dituenak, zintzo eran.
Onintza Enbeitak estu hartu zuen Etxegoien; euskal gizonen matxismoaz hain natural berba eginez —bide batez, deserosotasunik sumatu ez—; ederra! Handik aurrerakoak ere zintzo erantzundakoak izan ziren; ados egon ala ez, era librean emandako iritziak entzutea plazera izan zen.
BIDEOA: Konplexurik al du @onintzaenbeita-k? @FEtxegoien #BeranduBainoLehen https://t.co/ZRBvbS8gtF pic.twitter.com/UW8KNddMUd
— ETB (@euskaltelebista) January 14, 2016
Mikel Pagadiren elkarrizketak mugimendu gehiago izan zuen —doakie kameralariei nire elkartasuna!—. Villabonatik paseoan zirela elkarrizketatu zuen Etxegoienek Pagadi. Guk aurrez aurre ikusten genituen, baina kameralariak atzeraka ibili beharra izan zuten, ez tarte laburrean! Interesgarria izan zen umorea hizpide hartuta bien arteko hitz jokoa, alferrikako plantarik egin barik, antzeztu barik; narritatzaile, baina tarteka euskal umoreak hartzen duen tonu, nola esan, aiixxxxx!, hori gabe.
BIDEOA: Kasualidadez dago @MikelPagadi TB eta umore munduan @FEtxegoien #BeranduBainoLehen https://t.co/A4tSnizjaM pic.twitter.com/6uPf85cPv2
— ETB (@euskaltelebista) January 14, 2016
Lau saio bakarrik?
Berrian Urtzi Urkizuk egin zion elkarrizketan zioen Etxegoienek lau atalerako kontratua duela #berandubainolehen saioak: “Lau atal ziurrenik ez dira asko, baina genero honetan bada erronka bat aintzat hartzeko modukoa”. Bada, horixe, eutsi erronkari! Batzuk baikara era horretako euskal telebistaren zale izateko publiko potentziala; adinagatik ere izan daiteke:)
Audientzia-emaitzak, ondo
22.000 ikusle izan zituen ETB1eko saioak eta aipagarriena dena: %5,5eko kuota gazteen artean, @urrutikoaginteak azaldu duenez:
@desplazatua 13-24 urte bitartean %5,5 / 25-44 %2,9 / 45-64 %3 / >64 %1,1. Zenbat eta gazteago, ikusiago
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) January 15, 2016
#BeranduBainoLehen ondo Twitterren eta telebistan: 22.000 ikusle (%2,4) @mambanegra2014 @urtziurkizu @FEtxegoien pic.twitter.com/On1WUdAN67
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) January 15, 2016
#BeranduBainoLehen traola erabiliena euskarazko txioetan @FEtxegoien @onintzaenbeita @MikelPagadi @umapEU pic.twitter.com/XZ73cXFSFT
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) January 14, 2016
Pingback: Euskal Telebista birpentsatu, #berandubainolehen • ZUZEU