Politika egiteko beste modu baten bila-edo

Espainiako politikagintza behetik gora aldatzeko sortu zen alderdiak, berehala lortu zuen hainbaten aldekotasuna. Telebistan handi egin zituzten haien bozeramaileak, baina inkestek tartaren sekulako portzioa ematen zietela ikusita, kontrapropaganda makinaria lanean hasi zen, baten eta bestearen kontratu eta diruak mahai gainera ateraaz.

Euskaldunen artean ere eragin zuen, hasieran batez ere, holako erakarmena. Baina Kataluniatik entzun genuen Artur Mas eta David Fernandezen arteko besarkada lekuz kanpo egon zela eta alarmak piztu ziren, herrien erabakitzeko eskubidea ez baita lehentasuna eurentzat. Gero barkamena eskatu zion Iglesiasek CUPeko bozeramaileari, La Vanguardia egunkarian egin zioten elkarrizketa baten.

Nago, hala ere, euskal herrietatik larriagotzat jo dela Andaluziako hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusian bota duena. Guardia zibil, polizia eta militarrei bibaka aritu baita Iglesisas, heldulekurik ikusten ez diogun baieztapenean. Egia da testuingurua zela eraso sexualak jasan dituen emakume baten alde egiteagarren, bera ere militarra, baina hala ere gogorrak egin zitzaizkigun biba horiek.


Utzi beharko diogu gure buruari galdetzeari ea ze proposamen duen euskal herritarrontzat, Madrilen asaltoa egitea baita berea, eta handik zail egin izan zaie beti euskal herritarren nahi eta eskubideei errespetua adieraztea. Gera gaitezen Manuela Carmenak adierazi duenarekin (Ahal Duguren Madrilgo udalerako  hautagaia) , hau da, egon badaudela ezetz esaterik lagatzen ez duten egoerak; ta, boto bilketa errukigabe horretatik harago, ea politika beste modu baten egitea asmatzen dugun denon artean.

Kategoria: Politika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude