Txioen estatistika indibidualak mugikorretan

Gaur lehenengoz konturatu naiz mugikorreko Twitter aplikazioak berriz ere hainbat aldaketa egin dituela. Mugikorreko aplikazioari buruz ari naiz. Hasteko, inoren txioa faborito legez markatzerakoan, izarra piztu aurretik, efektu berezi bat egiten du, 3D efektu moduko zerbait. Bestetik, norberaren txioen arrakasta edo inpaktua neurtzeko estatistikak eskaintzen dituela. Eta hori gutxi ez, eta, zure perfila inork bisitatu badu ere txibatzen dizu estatistika horien artean. Hortaz, Linkedin sarea nahikoa salati ez eta, orain, Twitterrek ere egiten dizu “arrakastaren” jarraipena. Ez dago ihesbiderik.

Lehen Twitter Analyticis sortu zuen txori urdinaren enpresak:

twitter-analitics

Baina mugikorretako aplikazioak txio bakoitzaren estatistikak erakusten dizkizu. Zenbatek ikusi duten zure txioa, loturaren bat duten txioetan zenbatek egin duten klik eta, hori gutxi balitz, txioa ikusi dutenetakoren batek zure perfila ikustea erabaki badu ere, esan egingo dizu Twitterrek.

Dirudienez, proba bezala jarri zuen martxan Twitterrek iazko udazkenean, baina nire kasuan gaur arte ez dut froga egin.

5-txioa

Eta, aizue, oso erosoa da, ze, ez daukazu beste inongo paneletan sartu beharrik zure txioaren “inpaktua” zein izan den ezagutzeko. Txioan bertan agertzen den grafiko ikonoaren gainean sakatzea nahikoa da hainbat datu ikusi ahal izateko. Jakina, hori guztia zertarako jakin nahi dugun, bakoitzak erabaki beharko du. Baina, kanpaina kontuetan dabilenak, esaterako, aterako dio bai etekina.

Kategoria: Kazetaritza, sare sozialak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude