Azken egunotan Twitter aplikazioa eguneratu dudanetik, “Tweet destacado” izenburuko txioak agertzen hasi zaizkit nire denbora lerroan. Ulertuta neukan Twitter hasia zela hori egiten erositako bertxio eta faboritoak zituzten mezuekin, baina geroago irakurri nuen elkar eragin gehien izan duen azkeneko txioa dela time line-ean nabarmendutako txio (“Tweet destacado”) modura erakusten zuena, edo joeretako traola nagusia daraman txioa.
Beraz, atzo hartutako timelineko irudian eta gaur hartutako irudian narmandutako txioak zergatik aukeratu dituzten esatea ez da erraza; atzokoak ez zuen zenbat bider bertxiotua izan zen esaten, aldiz gaurkoan 733 aldiz bertxiotu dela adierazten du.
Mobileko aplikazioan publizitatea sartzeko modua egin zuen Twitterrek ezkutatutako txioekin eta ordaindutako traolekin. Orain mugikorretako aplikazioetan publizitatea egoki ezartzen laguntzeko abilezia garatu duen enpresa erosi du Twitter-ek: MoPub publizitate agentzia erosi du. Iragarleei euren targetera hobekien atxikitzen den audientzia detektatzeko tresnak ematen zizkien enpresa horrek. Nola erabiliko du Twitterrek tresneria hori? Nola eragingo digu gure denbora lerroan. Ikusteko dago, ze, dirudienez, MoPub Marketplace-k publizitate tarteak denbora errealean enkantera jartzeko abilezia zuen. Beraz, aurrerantzean telefonoetako twitter aplikazioan lehen hainbeste igartzen ez zen publizitatea ere ikusten hasiko ote gara?
Iturriak:
- MarketingDirecto.com: http://www.marketingdirecto.com/actualidad/social-media-marketing/twitter-adquiere-mopub-un-servidor-para-comprar-publicidad-movil-en-tiempo-real/?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter