Orain arte Bit.ly erabiltzen ibili naiz URL-ak txikitzeko; izena eman eta loturek izan duten bilakaera ikusteko aukera ematen duelako eta, egolatra samarra izanik, personal branding delako hori egiten joateko asmoz. Aldiz, #Innobi13 jardunaldietan Karmacracy ezagutu nuen eta hori erabiltzen hasi naiz harrezkero.
Gaur imeila bidali didate esaten, astebete daramadala eurekin eta, elkar ezagutzeko ordua dela. @jmarti –k, bere laguntza eskaini dit zerbitzuak dituen zer guztiak ezagutzeko. Izan ere, loturak mozteaz eta estatistikak egiteaz gainera, karmacracy-k “jolas” egiteko aukera ere ematen du, dibertitzeko-edo.
Hainbat “sari” ematen dizkizu zure loturen eboluzioaren arabera, eta lotura txikien komunitatean integratzen joateko aukera ematen dizu. Eta, jakin badakigu guztiok, zein garrantzitsua den “komunitateko kide” izatea, ezta!
Nuts deitzen diete karmacracy-koek sari horiei eta eduki esanguratsua elkarbanatuz lortzen dira. Saritu egiten zaituzte horrelako lorpen bakoitzeko eta mota askotariko sari edo nuts-ak daude. Dioetenez, nik karmacracy-ren %42 besterik ez dut ezagutzen, hortaz, hasi besterik ez naiz egin. Hala ere, asmoa daukat ikasten jarraitzeko nola demontre atera ahalik eta etekin gehien tresna horri; gainera, etxeko produktua da, ez dago euskaraz oraindik, baina erabiltzaileon esku ere badago hori. Bitartean, nire karmarekin segituko dut.
Eskerrik asko!
Kaixo Marijo,
Iruzkin bikaina zurea baina adi egon karmacraZy izan ordez karmacraCy deritzogu zerbitzuari. Karma eta demokraziatik datorkio izena. Ezan beharra dago pixka bat txoratuta gagozela baita 😉
Eskerrik asko esta segi aurrera 😉
Alex
Alex, arrazoi! Pixka bat txoratuta zaretela-eta, despistatu egin naiz;-)
Baina, listo, konponduta. Eskerrik asko!!!
Marijo