IRAk 2002ko uztailaren 16an egin zituen ETAk atzo egin zituen antzeko adierazpenak . Antzekoak ze, copy-paste izateko alde handia dago. Dena dela, bai, ETAk atzo egin bezala, aurretik IRAk berak ere bereizketa egin zuen borrokalari eta ez borrokalari hildako eta zaurituen artean.
IRAk Belfasten 30 urte lehenenago egindako atentatuaren urteurrenaren aitzakian egin zituen adierazpenak. ETAk, berriz, ustez bere azkeneko zuzendaritzan izan zen kideen epaiketan.
IRAk barkamena eta dolumina adierazi zien orduko biktimen senideei eta aitortu egin zuen Irlandako bakearekiko konpromisoak berarekin dakarrela “iraganeko akatsak eta besteei eragindako mina eta sufrimendua onartzea”. ETAk Orioko familiari eragindakoaren aurrean, «Eragin ahal izan zaien kaltea sentitzen duela esan nahi die ETAk». Hala, «Konponbide prozesua itzulezin bilakatzeko» duen konpromisoa «benetakoa» dela esan adierazi zuen, eta gatazkaren ondorioekin lotutako korapiloak askatzeko prestutasuna erakutsi zuen (berria.info).
IRAk 2002an zera esan zuen: “Etorkizuna ez dugu eraikiko porrot edo huts-egite kolektiboak ukatuz edo min egin izan zaien haien larriminari entzungor eginez. Horrek gatazkaren biktima guztiak barne-hartzen ditu, borrokalariak eta ez borrokalariak”.
ETAk atzo zera esan zuen: “Konfrontazioak eragin duen zauri asko ixteke daude ere. Zauri sakon eta mingarriak. Eta denon erantzukizuna da sendatzeko ahalegina egitea”.
10 urte joan dira IRAren adierazpenak prentsa argitaratu zirela.