Hautagaiaren ikusminaren ondotik

Hautagai grisen zale ote gara euskaldunak?
Horixe izan zen nire lehenengo pentsamendua.

hautagaiak

Dagoeneko ezagutzen ditugu lehendakari izateko hautagaiak, nahiz eta
lehendakaria Legebiltzarrak aukeratuko duen legebiltzarkide izateko
aukeratuak aterako diren 75 lagunen artean. Hala ere, badakigu kanpainan
nortzuk arituko diren lan horretan. Errespetu guztiarekin, baina, nire
ikuspegiko, grisa nagusitzen da lau handietan, hirutan bai behintzat:
Urkullu
, Mintegi eta Lopez. Basagoitirena, beste “asunto” bat da.
Jakina, hasierako inpresioaz bakarrik ari naiz, hau da, kamera aurrean
ematen duten irudiaz; pertsonalki ez ditut ezagutzen; horregatik diot
hau “primera impresiĆ³n” zera hori dela.

Baina hain justu irudiari sekulako garrantzia ematen diogun sasoian,
irudiak hainbeste garrantzia duen honetan, irudiaren kultura bizi
dugula kontuan izanik, eta twitterrari esker ere, mezu labur, azkar eta
bizietara ohitzen ari garen honetan,deigarria egin zait. bote prontoan hain gutxi
erakartzen duten hautagaiak aukeratu izana. Berriro diot, itxurari
bakarrik erreparatzen diodala, ez baititut ezagutzen. 

Horri bueltaka ari nintzela, ezagunen artean
kontsulta egitea otu zait; politikan ari ez direnen artean egin dut
kontsulta, kazetari, kultur arloko eragile, informatikari, irakasle,
etxeko-andre… lan horietan ari direnei, alegia; herri honetan askotan
entzun dugun arren, dena dela politika, baina tira…

Kontsulta, jakina, ikusmin gehien sortu duen
hautagaira mugatu dut, hau da, EHBilduren hautagaira. Ze iritzi daukazu
“hautagaiaz”? Horixe izan da lagun eta ezagunetako batzuek erantzun duten  galdera. Imajinatuko duzuen bezala, erantzunak ere laburrak izan
dira. Adjetiboetara mugatu direnak egon dira, edo asko jota pare bat
esaldi bota dizkidatenak. Atera dudan ondorio nagusia da: kanpaina
arduradunaren ondoan irudi aholkulari bat beharko dela.

Esan barik doa inkestatxoak ez daukala inolako oinarri zientifikorik.
Fribolitatea dela ere irudituko zaio bati baino gehiagori! Baina
balekoa deritzot, hainbesteko ikusmina sortu duenez, jada, behin
betiko hautagaia dela baieztatuta, jasotako iritzien bilduma
plazaratzea. Beti ere, argi lagata, bote prontoan egindako
inkesta dela eta iritziak ere halaxe bota dizkidatela (definizioetako bat errepikatua agertzen da, ez dudalako asmatu zein zerrendatan kokatu).

Negatiboa:
Prebisiblea, gantxorik gabea, grisa.
Flojoa, kudeaketa gaitasunik ez, irudi zaharkitua. Flojoa, “egindako”
esaldi askokoa. Tertulietan ez bereziki brillantea, ez du destakatzen.
Disgustu handirik ez du eragiten, emozionatu ere ez. Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko…

Positiboa:
Emakumea dela, intelektuala eta
elkarteetako buru legez esperientziaduna. Irekia, zaparradari eusteko
kapaza; EHBilduk gola sartu du hautagaiarekin. Azken urteetan aldendu
zaizkien batzuek hurreratzeko saiakera. Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko…
Aldea dago beraz aldez aurretik hautagaia zertxobait ezagutzen zutenen eta batere ezagutzen ez zutenen artean.

Iritziak eta kritikak, kasu honetan niri, jakina, onartzen dira.

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude