Gure etxian aitxa izan da zaborra birziklatzeko arduraduna: yogurran potia uretan pasau, olixua zeuken latak ondo hustu, saltsaren baten enbasia garbitxu, papera eta kartoia txukun-txukun doblau, kristal boteiei beira etzana kendu… Hori dana etxian txukun-txukun ipinitxako bidoi baten sartzen zeban eta handik gero, selekziƱua egin ostian, edukiontzietara eruaten zitxuan danak.
Edukiontziak beteta ala hutsik egoten ziren etzeuan jakitzerik lehen.
Orain ordia, atez ateko zerbitzuakin, zaborra etara bihar dan egunian bista bistan dago etxe bakoitzak sortzen daben zabor kopurua. Gure aitxak segitzen dau birziklatzen eta bere ardura da etxian. Baina argazkixak atara eta imeilez bidali dozt, neuk pe ikusi neixen zenbat zabor sortzen dan etxe bakoitzian.
Horrekin konturatzeko balixo dau bai atez atekuak.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan