Sexu iragarkiek nori egiten die mesede?

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
4/2005 Legea
ren 26. artikuluak dioenarekin lehenbailehen bete dezala agindu
zion Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari joan zen urriaren 22an. Artikulu horrek
dioena oso zehatza da:
Debeku da pertsonek, sexu
batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela
edo sexu-objektu soilak direla
adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea
, eta
baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo
horretara bultzatzen duen oro ere”.

Lopezen gobernuak indargabetu zuen
Defentsoriak ikerketa txostena egin zuen 2008an, EAEn argitaratzen diren eta
era horretako iragarkiak publikatzen dituzten egunkarien jokabidea aztertzeko
eta salatzeko.
Defentsoriak jakinarazi egin zien bai
komunikabideei, eta baita Emakunderi eta Gobernuari ere txostenak jasotzen
zuena eta baita jasotako ebazpenenak ere. Izan ere, gobernuari dagokio, legez,
arau-hausteak eta zehapenak betearaztea. Hala esaten da 2005eko Berdintasun
legean ere.

Hala ere, gaur gaurkoz iragarki mota horiek
egunkarietako orri asko betetzen segitzen dute. Diru iturri garrantzitsua dira
egunkari horientzako eta, enpresa pribatuak direnez, badirudi legearen gainetik
daudela. Estatu kontseiluak ere iragarkiak debekatzearen aldeko jarrera
erakutsi du. Ia urtebete beranduago bada ere, azkenean esan du
“autoerregulazio” eskariak ez duela ezertarako balio izan eta “lakra horrekin
amaitzeko, arautzea ezinbestekoa dela”. Gertatzen dena da, EAEn araututa egon
badagoela, eta Berdintasun legeak ere arau-hausteak egoten badira zigorrak ere
definitzen dituela, baina, borondate politiko garbirik gabe, legeak egin bai,
baina sarri askotan adornurako izaten dira.

Euskal sozialistek,
gaia Legebiltzarrean eztabaidatu zenean adierazi zutenez, era horretako
iragarkiak debekatuz prostituzioaren aurka jotzen zen eta, hori dela eta,
prostituzioaren inguruko lan talde bat sortzea zela zioten eman beharreko lehenengo
pausua. Ez nago ados. Iragarki horiek, kasurik gehienetan, ez dira
prostituzioan lan egiten duten emakumeek sortutakoak. Ez daiteke izan emakume
batek era horretako hizkuntza erabiltzea bezeroa erakartzeko. Ez naiz inozoa.
Badakit gizon askok era horretako lizunkeriak (zerbait esateagatik) gustuko
dituztela, baina iragarki horietan erabiltzen den hizkuntza iraingarria baino
askoz ere gehiago da. Muga guztiak gainditzeraino iritsi da eta ez nabil
moralinaz, pertsonarekiko errespetuaz ari naiz.

Prostituzioan ari
diren emakume eta gizon asko ere kexu agertu dira, sexu iragarkiak euren negozioaren
erakusleiho direlako eta debekatu ezean euren negozioa iragartzeko modurik ez
dutela izango esaten baitute. Horrekin ere ez nago ados. Iragarkiak sexistak
dira baita “ohiko” merkatuan ere eta egiten segitzen dira, beraz, hain hedatua
dagoen “doble moral” horrek bide ematen dio sexuaren negozioari.

Kontua, beraz,
beste bat da. Defentsoriaren txostenak jasotzen duenez, 2007an Gipuzkoako
egunkari batek “sailkatutako iragarkiengatik jasotako urteko zenbatekoa
4.117.180 euro izan zen, eta horietatik 1.023.788 euro harremanetarako
iragarkiak argitaratzearen ondoriozko diru-sarrerak ziren (%24,9). 2008ko
urtarrilaren eta ekainaren artean, sailkatutako iragarkiengatik jasotako
zenbatekoa 1.787.000 euro izan zen eta horietatik 432.576 euro relax-atalean iragarkiak
argitaratzetik lortu ziren (24,2)”. Bizkaiko egunkari batek, berriz,
Defentsoriaren txostenak dioenez, “2007an sailkatutako iragarkiengatik jasotako
urteko zenbatekoa 9.266.180 euro izan zen, eta horietatik 1.305.788 euro
harremanetarako iragarkiak argitaratzearen ondoriozko diru-sarrerak ziren
(%4,1)”. 2008an, relax-iragarkiekin 663.792 euro irabazi zituen egunkari
horrek.

Beraz, zertaz ari
gara? Hemen ere argi dago interes ekonomiko pribatu batzuen kontrako neurriak
direla hartu beharrekoak. Baina, zoritxarrez, horrelako askotan gertatzen den
bezala agintariak ez dira ausartak izaten.

Berdintasunak
beharrezko ditu errespetuzko jokamoldeak eta era horretako iragarkiak ez
daukate lekurik jokamolde matxisten deslegitimazioan (hitz horrek RAEn sarrerarik
ez badu ere). Leire Pajinek adierazi duenez talde parlamentarioekin eta
komunikabideekin bilera egingo du iragarki horien debekua aztertzeko. Berriro
diot: debekuak debeku, arauak guztiontzako berdinak badira, neurriak bete
arazteko borondatea da behar dena; ausardia politikoa.

Kategoria: Politika Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude