Aldaketen gobernua

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-09-20)

Felipe Juaristi idazleak
zuzenduko du aurrerantzean Euskadi Irratia. Ez du askorik iraun lan
horretan Rosa Diez Urrestarazuk, Suriok
EITBren zuzendaritza taldean zuen emakumezko bakarrak. Iazko
maiatzaren 5ean aldaketaran (edo
aldaketen)
gobernua osatu zenetik hainbat izan dira, batean
eta bestean, kargu-aldatzeak gobernuan; guztiak aukeraketa txarraren
ondorioz izan direnik ezingo dugu esan, baina ez du itxura ona ematen
hainbeste izendatze-kargu kentze horrek, bere lehenengo urtean 30
sailburuordetzen %15ek aldaketaren bat izan baitu.

Orain, berriz, euskarazko irrati
publikoari tokatu zaio. Ikusteko dago idazle gipuzkoarrak irrati
zuzendaritza kargutik egiten dituen ekarpenak, baita zuzendari ohiak
euskarazko telebistaren eduki arduradun moduan ekarriko duena ere;
izan ere, kargu hori sortuko omen dute berarentzako. Oraingoz
dakiguna da 5 orduko zuzeneko saioa hasiko dela irailaren amaiera
aldera ETB1n.

Eta, bitartean, Migel Sanzek eta
Patxi Lopezek Nafarroan euskal telebista modu digitalean
ikusteko sinatu zuten akordioarekin bete gabe segitzen dute.

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude