Celaa vs Silveira

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-03-08)

Euskalduntze
sektorean ari diren agente guztiak aztoratu ditu Isabel Celaa
sailburuak asteon. Eredu hirueleduna izango dena aurkeztu du Legebiltzarrean.
Hezkuntza batzordean, ordea, ahaztu egin zuen esatea euskarak, gaztelerak
eta ingelesak ikasketa orduen %20 izango duela bakoitzak bere esperimentuan;
hori egunkarien bitartez jakin genuen, hurrengo egunean. Aztoratu ere
Silveira
k egin ninduen barikuan. Ez diot jaramonik egiten, eta ez
da bakarrik bertsolaritza jarraitzen ez dudalako. Baina “mina” eragin
zidan, euskarazko herri komunikabideetan lan egindakoa naizen aldetik.
Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen
eta zabaltzen. Berak, argi utzi digu, berriz ere, probokaziotik harago
ez duela bestelako interesik.

Maria Silvestre
Emakundeko zuzendariak martxoaren 8ko bere lehenengo kanpaina egin du:
ordu asko eta denbora gutxi
. Hala bizi ei gara emakumeak; batez
ere umeak dituztenak. Lelo hori aplika dakieke baita beste bi protagonistei:
ordu asko pentsatzeko eta denbora gutxi hartu gero proposamen ganorazkoak
egiteko; lastima!

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Celaa vs Silveira-ri

  1. egilea: maruja

    …”Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen eta zabaltzen”…  ez zara goienkariaz ariko ez??? Eta baiezkoa bada erantzuna, zeri deitzen diozu kalitatea???  

  2. egilea: Jon

    Arrazoi osoa duzu! Aunitz gustatu zait!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude