Atzo estreinatu zuen eitbk irudi berria bere albistegietan. Gaur egun gorriz jantzi da; teleberri urdinez. Gorria kolore beroagoa delako-edo, horri begira geratu nintzen atzo; deigarriagoa egin zitzaidan urdina baino.
Hasiera ezaguna egin zitzaidan; borobil horiek guztiak cuatro logoa gogorarazi zidaten; haren eboluzio baten gisara.
Gero aurkezleak hartzen dituen estudioaren dekorazioari erreparatu dion; egoitza berrira joan zireneko zuriari eutsi diote, baina atzeko pantailetan agertzen diren borobil gorri horiek guztiek pop saio baten itxura gehiago ematen diote albistegiari, edo gutxienez gaztearen itxura hartu diot nik.
Ni ere Cuatroren ‘plagioa’ delakoan nago…baƱa gustatu zaidala onartu behar dut…gazteagoa, ausartagoa eta modernoagoa ematen du itxuraz behintzat. Edukiari ere beste buelta bat emango dioten eta aldatuko den ikusi behar. Ea Goienak orain ze kolore aukeratzen duen bere irudi berria aurkezteko, animatuko al da 10. urteurrena fuksia koloreaz hasten?proposamenik marijou??