Krisia vs genero kolapsoa

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 09-09-07

Krisiaren beste ikuspegi bat
landu dute hainbat emakumek Maite Errok zuzentzen duen
Berdintasunerako Defentsoriak antolatutako udako ikastaroetan. Katrin
Ólafsdóttir
islandiarrak “genero kolapsoa” aipatu zuen. Reykjavikeko
unibertsitateko ekonomistak bizi dugun krisiak genero baten krisia izan
dela zioen. 90eko hamarkadan Europako Iparraldeko herrialdeek bizi izan
zuten krisiaren ondoren, Norvegian esaterako, enpresen zuzendaritza
batzordeen %40 emakumeak izatera derrigortu zituen gobernuak, ixteko
mehatxupean. Hala baieztatu zuen hango Defentsoriako kide den Mona
Larsen-Asp
ek. Paisen Emilio Alfarori irakurri
nion atzo krisiaren aurrean ZPren inprobisazioa eta beste guztien
imitazioa besterik ez dugula ikusten. Gurean halaxe dabil Patxi
Lopez
kargura ailegau zenetik, komunikabideen aurrean Madrilgo neurriak
imitatzen. Gaur beste antzezpen bat: Chaves lurralde-politikarako
ministroarekin enplegu politikaren transferentziaren kontura. Juana
Aranguren
abokatu eta Plazandreoken kideak ikastaro amaieran gogora
ekarri zuenarekin geratu nahi nuke: krisiak aukera ematen digu gizonezko-ekoizlearen
figura birpentsatzeko eta berdintasuna bultzatzeko. Aprobetxa dezagun
eta arriskatu gaitezen emakumeok eta gizonezkook.

Kategoria: Politika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude