Itxialdia egin dut, gatazkaz aritzeko

Zapatuan Lokarrik
antolatutako itxialdian
izan nintzen. Hasteko Skype bidezko konferentzia izan genuen, Bartzelonatik Fundació
per la Pau
-etik
Jordi Armadans aritu
zen; entzun hasieran ondo egiten zen, tarteka interferentziaren bat egon bazen
ere; ikusi berriz, hobe pantailara begiratu barik, mariatzeko arriskua
baitzegoen.
2000. urtea ekarri zuen gogora Jordik, indarkeria gogortu zeneko sasoia:
atentatuak, Aznarren bigarren gobernuaren errepresioa… Elkarrizketa falta eta
elkarrizketa politiko gune falta zegoela nabarmendu zituen. Horren haritik
Bartzelonan foroak sortu zirela kontatu zuen: konfliktoaren ingurukoak. Berak
esan zuenez, oso bitxia izan zen foro haietan entzuteko aukera izan zutena;
izan ere, hizlariek bertsio oso diferenteak ematen zituzten Euskal Herriko
egoeraz, eta Jordik berak esan zuenez, haietako kontakizunak hartu eta
leku-izenak eta protagonista-izenak aldatuta, munduko beste edozein
konfliktoren gainean arituko balira zirudien. Horrek guztiak pentsarazi egin
ziola aitortu zigun derrigorrezkoa zela ikuspegi guztiak kontuan izatea
konfliktoa ulertzeko.

Berak zioenean urruntasunak laguntzen du
perspektiba hartzen eta 2005eko urtea “era el momentu” sinistu genuen, Euskal
Herrian eboluzioa emateko unea iritsi zela ulertu genuen.

Ordutik hona, jarraitu zuen, bertatik bertara
ez dagoenak “deskonektatu” egiten duela ikusi dugu, baina baita ere indarkeria
amaitzera doan sentsazioa dagoela, hau da, hondar-indarkeria dela, gizarteak
barneratu egin duela ikuspegi hori, nolabait sozializatu egin dela sentsazio
hori.

Hori esanda, itxikeria gainditzeko elementu
erabakigarriak garela kontziente izan behar dugula gogorarazi zuen Jordik.
Guztion artean saiatu behar dugula konfliktoa gainditzen. Amaieran barreiatze-bonben
kasuarekin Espainiako gobernuak hartu duen erabakia ekarri zuen gogora;
hasieran baten sinatu ez bazuen ere, eta prentsa oihartzun gutxi izan badu ere,
gizarteko hainbat herri mugimenduk eta elkartek egindako presioari esker, lortu
dela Espainiako gobernuak ere barreiatze-bonben kontrako deklarazioa sinatzea
eta bat egitea era horretan bonben ekoizpenari ezetz esaten.

Bigarren hizlaria, Martxelo Otamendi izan zen. Berak argi utzi zuen, ez
zegoela han euskaraz hutsez argitaratzen den euskal egunkari bakarreko
zuzendari modura, baizik eta herritar modura. Hasieratik jada probokaziora jo
zuen, eta Lokarrik proposatutako eztabaidarako izenburuari alternatiba bat
proposatu zion: ETAren egoera eta bake prozesua beharrean, hau da, indarkeriaz
beharrean, konponbideaz hitz egitea. Zergatik? Bestela indarkeria mota
guztietaz hitz egin beharko litzatekeelako.

Gatazka bat badagoela onartzeko borondatea beharrezkoa dela eta
biribilgunetik ateratzen jakin behar dugula, baita politikan ere. Justu
ostiralean antzeko simil bat erabili zuen Emakundeko zuzendari Izaskun Moyuak
beste mahai-inguru baten; hark ate birakaria aipatzen zuen, emakumeak arlo
publikotik arlo pribatura pasatzeko ate birakaria zeharkatzen zuela behin eta
berriz, aldiz, gizonezkoek ez zutela ibilbide hori egiten.

Baina, gatozen Martxelo-probokatzailearengana berriro. Bere teoria zera
zen: ez naiz pertsona neutroa eta era horretan elkarri-lokarri kideak ere herri
honetako herritarrak dira eta sesgo politikoa daukate eta hori dela eta,
borondatea izan arren, ezinezkoa da modu distante baten gerturatu konfliktora,
nazioarteko begiraleak balira moduan.

Horri erantzun zion Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak. Lokarrik
gertaeretan, adierazpenetan, jarreretan, alderdik positiboenak nabarmentzeko
ariketa horretan, askotan errealitate ez diren posizioetara iritsi izan direla,
eta ‘martetarrak’ direnaren sentsazioa ere izan dutela. Nolabaiteko
“buenismoan” erori izan direla.

Otamendik defendatu zuen posiziotik gatazkara bakoitzak dituen
aspirazioetatik gerturatu behar dugu, eta ez modu hotz baten.

Eta indarkeriaz hitz egiten badugu, indarkeria guztiak aipatu behar
ditugula, baina tortura bera ere. Horren haritik, Balzari kontuak eskatu
beharko zaizkiola ere esan zuen, egia baldin bada, polizien koordinaziorako
erakundeak torturapean lortutako informazioekin lanean ari direla, hori
“delitua” litzatekeelako. Akaso, urte batzuk barru, Baltza bera epaituko dutela
horregatik.

Amaitzeko, eta jendearen galderei erantzunez, Martxelo Otamendik adierazi
zuen ezker abertzalea badabilela prozesu baten murgilduta, baina ikusteko
dagoela gobernuak zer esango duen ezker abertzale horrek gatazka konpontzeko
indarkeria onartzen ez duela esaten duenean.

Gesto Por la Pazeko Itziar Azpururen aportazioa ere oso aberasgarria izan
zen. Indarkeriaren deslegitimazioaz aritu zen; Gestok berak egindako lanaren
laburpena
aurkeztu zuen eta
indarkeria justifikatu dezakeen edozein aitzakia sozial errefusatzeko beharra
eta indarkeria eta egoera politikoaren arteko lotura apurtu behar direla
nabarmendu zituen.

Rafa Sainz de Rozasek itxi zituen hizlarien interbentzioak. Berak
indarkeria-eza eraldatzeko elementu gisa (la no violencia como elemento de
transformación) defendatu zuen. Desobendientzia zibilaren alde aritu zen Sainz
de Rozas. Mugimendu antimilitaristan, insumisioaren inguruan, hainbeste lan
egin zuen abokatuak intsumisoen mugimendua eta faminismoa jarri zituen jarraitzeko
adibide gisa eta gehiago sakontzeko balio duen beste gai bat ere jarri zuen
hizpide: presoen aldeko mugimenduek mugimendu feministaren kontra egiten dutela
emakumeez egiten duten erabileragatik, batetik, eta Ahotsak buff bat izan zela,
mugimendu feministari, alegia, ez ziola inolako ekarpenik egin Ahotsak
mugimenduak.

Gogoz geratu nintzen horretan sakontzeko.

Osterantzean, Lokarriren itxialdia, esperientzia ezberdina izan zen
niretzako. Jende ezberdin askorekin iritziak elkartrukatzeko balio izan zuen,
baina lan erritmoa biziegia izan zela aitortu behar dut, hain sakona den
gaiaren inguruan aritzeko. Hala ere, ondorioak publikoa egingo direnez, horren
zain geratuko naiz.

Lotura batzuk:

Itxialdia facebooken

Itxialdia twitterren

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Itxialdia egin dut, gatazkaz aritzeko-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Egindako kronika bertan hatutako apunteak erabilita egin dut, beraz, meritoa han hitz egin zuen jendearena da;-)
    Ados nago diozunean “buenismo” hori positiboa eta beharrezkoa dela, batez ere, ari garenean hain justu ikuspegi ezberdinak eta askotan kontrajarriak dituztenak elkarrekin egin dezaten, hori baita ezinbestekoa soluzio bidean. Hala ere, Martxelok planteatu zuena ere kontuan hartzekoa da, ez hainbeste Lokarriren inguruko jendeak diskurtsoa alda dezan, baizik eta Lokarrira beste hainbat jende gerturatzeko. Ados gaude sufrimendua alde guztietan dagoela diogunean, onartzen dugu miña alde guztietan eragin duela konflikto honek, baina ezinbestean ere indarkeriaren deslegitimazioan sakontzeko indarkeria guztiak salatzeko orduan “indar” berbera erabili behar dugu, guztiok, baita Martxelok aipatzen zuen indarkeria salatzen dutenek ere.
    Baina hau betikoa da, beraz, ez nabil ezer berria esaten.

  2. egilea: Paul

    Benetan egin duzun kronika oso ona da, ezin hobea. Egia esanda Martxelo nahiko probokatailea izan zen eta nahiko ausarta. Ia hor zegoen jende guztia Lokarrikoa zen edo, gutxienez, Lokarriren kolaboratzailea, eta Martxeloren hitzak ez zitzaion batere gustatu. Alde batetik, hori ondo dago eztabaida sortzeko, baian, beste alde, ez zen oso justu. “Buenismo” hori ez da ezaugarri txar bat. Uste dut askotan beharrezkoa dela. “Ez bilatu erruduna, bilatu konponbidea” izan da gure leloa, eraikitzaileak izateko. Momentu honetan agian argiagoak izan behar garela konbentzituta nago, baina ez egiteko Martxelo nahi izan zuena, hau da, alde baten alboan egoteko (bere aldearen ondoan) baizik eta bidegabeko egoera guztiak salatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude