Asteleheneko Goienkaria 2009-01-12
Iaz moduan Asteleheneko Goienkariko Biharamonaren txanda hastea egokitu zait, urte berriari ekitea. Iker Barandiaranek
deitu zidan oporretan nintzela (berak ere urte berria ardura
berriarekin hasi du; zorte on, Iker) eta berri on batekin egitea
erabaki dut: urtarrilaren 8an jaio zen Lide Etxezortu Gabilondo. Lanzaroten nintzela sms bidez jakinarazi zidaten eta, zelako poza! Zorinak Itziar eta Ina!

2009 honek bestelako berriak ere ekarriko dizkigu. Gaur bertan jakingo dugu, esaterako, Ibarretxe, Lopez eta Ares epaituko dituzten Otegirekin-eta biltzeagatik.
Urtea nahasi samar hasi dugu. Ehud Olmertek palestinarren biziak ez errespetatzen segitzen du; Putinek Errusiako gasarekin negozioa egiten; Iberiak,
betiko moduan, bidaiarie adarra jotzen eta gainera, elurra egiten duen
bakoitzean, errepideak itxita, albistegietako protagonista eta mundu
guztiari kristolako traba. Nola konponduko ote dira Europa
Iparraldean? Eskoziako Stornowayn edo Estoniako Käsmun, esaterako? Kirmen Uriberen lehenengo eleberriari esker ezagutu ditut hiriok. Lanzaroten lagun izan dut liburua; Iban Arantzabalek
erosteko asmoa zuela esan zidan, “liburuak erosi egiten dira
irakurtzeko, ez laga” esan zidan Elgetako guatekean (han ere izan
ginen, DJ Deorekin). Iban, animatzen zaitut bada, liburua erostera eta irakurtzera. Bikaina iruditu zait ondarrutarraren Bilbao-New York-Bilbao.

Nik atzo gauean Lanzarote-Bilbao-Gernika egin nuen. Buelta errealitatera.
Nahikari, boligrafoena bitxia da bai; leku guztietan desagertzeko ahalmen berezia daukate;-)
Iban, gripea oso fuertea izan ez bada, tira… baina aukera bat badago denbora erostekoa: denboraren bakuak esistitzen du; zuk zerbait egiteko denbora behar duzula eta beste batek egiten dizu, eta zu zorretan geratzen zara beste norbait horrekin, hurrengo ordaintzeko. Ta, betela, betikoa: lan gutxiago egin.
Bai, listan dago bai. Aurreko astean beste lau izan ziren eta Kirmenena ere erosiko dut, zelan ez. Egia esan sarean denetik irakurri dut liburuaren gainean eta horrek, zalantzak sortu edo ez irakurtzera animatzen nau. Ia.
Orain erosi behar dudana denbora da eta hori nun saltzen dute? edo beste gripe bat hartu… 🙂
Urte barri on Marijo!
Liburuak eta musika ez zaizkio inori uzten. Eta azkenaldian boligrafoak ere ez! Institutu eta eskoletan modan dago estutxeak lapurtzea.