Gertuko bati gehixen gustatzen jakona itxen ikustia, zela disfrutatzen dabilen ohartzia, ederra da. Atzo sentsaziƱo horixe euki neban Elgetako Espaloia kafe antzokixan. Ibanek, oin dala 3 bat hilabete komentau zoztanian Antzuolako jaixetan egindako guatekia aitxak Espaloian ingo zeban, komentauko notzala agindu notzan. Eguna atzo izan zan eta aitxak, nerbioso ekin zotzan kontuari.
Holakuetan pasatzen dan moduan “playri” emon eta musikaik etzan entzuten; urdurixau jarri zan, jakina. baina orduan, Gorkak asmau zeban konpontzen; bolumena igotziaz ahaztu zan, aitxa!
Elgetako hotzagaitxik-edo, hasieran etzan jenteik animau dantza itxera. Baina aman-ta lagunak etorri ziren Antzuolatik eta harek hasi zien guateke giruan dantzan.
Handik tarte batera pistia txiki geratu zan; Elgetako “martxosuenak” ibili zien ABBA, Rafaela Carra, Karina, Los Brincos, Modulos, Sirex eta bestelako doinuekin jira-biran.
Gaztiauendako tartia be egon zan: Modern Talking, Alaska, Tino Casal eta 80ko hamarkadako beste popero batzukin.
Guatekia, modan jarriko dan fenomenua dala seguru nao; atzokua, urtian behin gutxienez, errepikatzeko modukua pentsatzen jat.
Aitxak “fenomeno” pasau zeban eta aitortu bihar dot neu be gustura egon nitzala.
Eskerrik asko Espaloiko kuadrilliai!!!!