Joseba Azkarraga Justizia eta Lan sailburua ez zen Confebasken urteurren ekitaldian egon, “Errege Etxeak nortasun agiria ematera “behartu” zuelako (Berria).
Baina ez dakit ba nortasun agiri “nazional” horri garrantzi gehiegi ez ote dion eman Azkarraga jaunak. Herenegun gasolindegian gertatu zitzaidanagatik diot. Gasoila ordaintzera joan, txartelarekin, eta akatsa ematen zuenez, dirua ateratzera joango nintzela esan nion gasolidengikoari. “Karneta-edo utziko dizut, nahi baduzu”. “Karneta? Ez, ez. Utzidazu mobila”. “Mobila?”. “Bai, karnetaren bila etorriko ote zaren ez dakit, baina mobilaren bila ziur naiz itzuliko zarena”.
Goizeko 8ak jo barik ziren, eta ez nuen harekin eztabaidatzeko batere gogorik izan; ezta erreakzionatzeko ere, “ez daukat mobilik” esatea ere ez zitzaidan okurritu.
Hortaz, telefono mugikorra han laga eta kutxazain batera joan nitzen. Dirua atera, gasolindegira itzuli, dirutan ordaindu eta nire telefonoa errekuperatu nuen.
Gernikatik Gasteizera bidea hartu nuen segituan, eta orduan gogoratu nintzen Azkarragaren eta Errege etxearen arteko hartaz; alegia, karneta eskatu ziotelako ez zela Confebasken 25. urteurren ekitaldira joan “gure” lan sailburua. Tira, izango zen bada Espainiako erregea ere gonbidatuta egon zelako, pentsatzen dut, ze, gasolindegikoek ere ez dituzte jada NANak nahi!
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan