Urriko azken astelehenaren bezperan

gernika08

Hauxe Urriko azkeneko asteleheneko bezpera. Gure etxeko leihotik ateratako argazkia. BBK-k azkeneko urtetan jartzen dituen etxolek aurten berritasun bat daukate: koloretako eguzki-oihal edo toldoak. Beste itxura bat ematen diote kaleari, alaiagoa edo. Jendetzaren zain, horixe gure kalearen itxura.
Egia esateko, zapatu gauean ere, egon zen kristolako jendetza, urteroko bezperako juergan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Urriko azken astelehenaren bezperan-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Bilbotik autobusean zein trenean, bietan, gerturatu zeinke Gernikara; autoan baino hobe, ze, aparkatzearena, bestela ere, Gernikan dezente karua da.
    Autobusak Abando tren estazio ondoan hartzen dira, Bermeora, zein Gernikara datozenak daude, ordu laurdeneko aldearekin ateratzen dira Bizkaibusekoak.
    Trenaren ordutegia ez dut ezagutzen, baina orduro dagoela badakit. Euskotrenek berak ematen du Gernikara etortzeko ordutegien informazio berezia, hemen

    Ondo pasa animatzen bazara!
    Gazte Asanblada Kaka Jaink ekimena egingo dute, kontsumo orekatua eta baserriko produktuen kontsumoa sustatzeko.

    On egin!

  2. egilea: newton

    Askotan entzun dut feria honi buruz, eta behin bertan egotea gustokoa izango nuke. Bada ahal dakizu Bilbotik joateko aukerarik dagoen? Autobusean edota trenean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude