Atzoko iragarpenaren aurretik jada jakina zen hurrengo hauteskundeak, Legebiltzarrerakoak, alde bikoak izango zirela. EAJ vs PSE arituko dira nor baino nor. Eta atzoko iragarpenaren ondotik, hau da, urtarrilaren 8an epailearen aurrera agertu beharko direla esan dutenetik, titular nagusia hori beharrean, hau da, elkarrizketa praktikatu duten politikoak epaituko dituztela azaldu beharrean, “hautagai bi epaituko dituztela” da albistea. Paisek argi eta garbi idatzi du: “Bi hautagairi epaiketa kanpaina zabaltzeko”.
Erronka, beraz, ez da Patxik egin beharko duen lasterketa lehendakaritzara heltzeko, edo Ibarretxek azken aukeraz baliatzeko egin beharko duen esfortzua lehendakaritzari eusteko. Legebiltzarrerako hauteskundeetan, erronka, beste alderdiek izango dutena da: ikustarazteko erronka. Lekurik badutela jakin arren, komunikabideek egingo ote dioten ez dakite; hortaz, kanpaina orijinalak antolatu beharko dituzte, entzutetsuak sortuko dituzten ekitaldiak, eta, jakina, handiei begira egon barik, errealak proposamenak.