Autentica. Bai, “c”kin. Halaxe esan zebalako Asier Arangurenek orain dala pare bat egun ETBren bigarren kalteko albistegian. Oinatz Bengotxearen amandriaz esan zeban. Seguru autentikia dana andriori; loibian domekako partidua sukaldeko telebisiñuan aurrian, hantxe sillian plantauta, ikusiko dabela aitortu zeban! Horretan be autentikia. Baina, benetan autentikia bere hizkuntzan berbetan itxen laga izan bazotzen izango zan.
Ze manixa dauka ETBk euskaldun peto-petuak pe kastellanoz jardunian erakusteko? Zegaitxik ezin izan zotzen andra hari benetan sentitzen daben hizkuntzan adierazten laga? Eztot entenditzen EITBk euskal hiztunekiko sarri-askotan erakusten daben errespeto falta hori. Eztot entenditzen ze erakutsi nahi daben EITBk euskaldun batek bi hizkuntzatan badakixela erakutsi bihar horrekin.
Ta, gañera. “pixka bat, es mucho”! Eskerrak lelo hori aldrebes jartzeko aukeria egin eztaben.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Nik be ikusi neban Bengoetxearen amama ETB2n eta berdina pentsau neban. Zeatik erain jaue andra honi erderaz berba eittera? Erdaldun elebakarrek barre eitteko?